Innobasqueren tartea
Berrikuntza ordenatua
Ordena funtsezkoa da stocka baduzu. Ezin da biltegiratu biltegiratze hutsagatik: espazioa eta beharrak doitzen jakin behar da. Manufacturas Hepyc enpresak Hazinnova programara jo zuen sistema logistikoa ebaluatzeko eta iritzi independente bat edukitzeko biltegiaren funtzionamenduari eta egin daitezkeen hobekuntzei buruz.

Gauza bakoitza bere tokian eta toki bat gauza bakoitzarentzat. Arau sinplea da... teorian. Enpresa-praktikan, ordea, kate logistiko on bat behar bezala antolatutako biltegi batean hasi eta amaitzen denean, beste kontu bat da. Halakoetan, eskari bati erantzuteko edo hornidura bat lokalizatzeko azkartasuna gure biltegiratze-sistema on edo txarraren mende dago zuzenean, eta eragina izan dezake bezeroaren gogobetetzean edo enpresaren lehiakortasunean.
Manufacturas Hepyc enpresan ondo dakite hori: Hernaniko enpresa bat da, eta espezializatuta dago hariztatzeko ardatzak, barautsak, fresak eta mozteko tresnak fabrikatu eta banatzen. Hazinnovara jo zuen kanpoko aholkulari baten laguntza jasotzeko (doan), eta, hala, prozesu logistikoen funtzionamendua ebaluatzeko; biltegitik hasi ziren, zehazki.
Eusko Jaurlaritzaren programa horren helburua da berrikuntza ETEengana eta mikroETEengana hurbiltzea –gutxienez bost langile dituztenek parte har dezakete–; 50 orduko aholkularitza jasotzen dute arazo jakin bat konpontzeko eta hiru hilabeteren buruan jada emaitza neurgarriak ikusteko. Epe horretan, gainera, tokiko eragile baten laguntza izango dute aldaketak ezartzeko. Beste modu batean esanda, kontzientziatzea da gakoa: berrikuntza lagungarria izan daiteke jardueraren edozein alderdi berehala hobetzeko; batez ere, ez da soilik enpresa handien kontua, eta ez dakar handikeria teknologiko edo ekonomikorik egitea. Batzuetan, gauza bakoitzaren teoria horretan sinplea dena errealitate bihurtzen lagundu ahal digu...
Manufacturas Hepyc enpresan planteamendua perfektua izan zen; jada teknologia sartua zuten, hardwareari eta softwareari dagokienez, eskaerak prestatzeko prozesuak arintzeko, baina kanpoko norbaitek aztertzea nahi zuten, ezar zitezkeen neurriak adieraztea eta inbertsio berriak egitea egokia zen ala ez aholkatzea. Beraz, aholkularia eta agentea esleitu ondoren, AFM, hala badagokio, enpresa biltegiaren eguneroko funtzionamendua berrikusten hasi zen, artikuluen errotaziotik hasi eta aginte koadrora arte, prozesuen berrikuspena ere kontuan hartuta.
Lan horri esker, Manufacturas Hepyc enpresak produktibitatea handitzea lortu du hainbat jarduketaren bitartez: adibidez, mugimendurik handieneko artikuluen txandakatzeen gainean jardunez, haien espazioa eta irisgarritasuna eskariaren eta barne-fluxuen arabera egokituz. Ergonomiaren hobekuntza ere ezinbesteko irizpidea izan zen.
Gainera, beren automatizazio-prozesuan hobekuntza-ekintzen planaren garapenean txertatu beharko lituzketen elementu horiek baloratu eta eztabaidatu ahal izan dituzte, eta arlo horretan inbertsio gehiago egiteko garairik onena zein den neurtu ahal izan dute. Gaur egun beharrezkotzat jotzen ez bada ere, etorkizuneko hazkundearen arabera ezartzeko oinarriak jarri dira.
Spri Taldeak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatzen dute Hazinnova, eta deialdian parte hartzeko epea irekita dago abenduaren 1era arte. Guztira, 437 enpresak parte hartu dute, eta hobekuntzak ezarri dituzte arlo hauetan: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea, eta administrazioa eta finantzak.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.
Gehiago

Berrikuntzarekin kontuak egitea

Bezeroak bilatzeko berrikuntza

Berrikuntza begi-bistan

Berrikuntza, salmenta ona egiteko

Pentsatzen dut… beraz, berritzen dut

Berritzeko tarte bat hartzea

Oso ondo baliatutako berrogeita hamar ordu!

Ura, mesedez, kalitate-datuekin

Berritzea gehiago saltzeko… eta urrutiago

Euskadiko berrikuntza txertaketaren atzean

Berrikuntza - Berniza hiriko karteletan

Berrikuntza boterea da

Berrikuntza ponpatuz

Berritu, hobeto monitorizatzeko

Berrikuntzak bihotza ukitzen dizunean

Berrikuntza, hobeto birziklatzeko

Pandemiari martxa hartu

Zentzua, sentsibilitatea eta berrikuntza

Huts egitea gizakion ezaugarria da... Baina berrikuntzak ekidin dezake hori

Punta-puntako berrikuntza

Aldaketaren sukaldea

Misioa: elikagaien xahutzea ekiditea

Innobasquek babestutako edukia