Albistea entzun

Oporrak Euskal Herrian

Udan Gipuzkoaz gozatzeko esperientzia paregabeak

'Gipuzkoa bizitzeko' egitasmoaren eskutik, bost 'gipuzkoar berrik' lurraldeaz modu desberdin batean gozatzeko hainbat esperientzia ezagutaraziko dituzte.

Ayoon eta Max, Tolosako babarrunak jaten.
Ayoon eta Max, Tolosako babarrunak jaten. GIUZKOA TURISMOA

Uda honetarako, Gipuzkoa Turismoak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismo Zuzendaritzak, lurraldean egiteko esperientzien aldeko apustua egin du. Horrela, Gipuzkoa bizitzeko egitasmoaren eskutik, Euskal Herritik kanpo jaio ziren eta Gipuzkoan bizitzea aukeratu zuten bost pertsonak beren ibilbideen berri jakinaraziko dute, zergatik aukeratu zuten munduko leku hau bizitzeko, eta aurretik ezagutzen ez zituzten esperientziez zenbat gozatu duten.

Gainera, Gipuzkoa bizitzeko kanpainak informazioa emango du protagonistek bizi izan dituzten esperientzia desberdin horietan parte hartu ahal izateko. Izan ere, helburu nagusia da uda garaian turistek, txangozaleek, inguruko pertsonek eta gipuzkoarrek esperientzia horiez goza dezaten animatzea eta, bidenabar, esperientziak antolatzeaz arduratzen diren bertako enpresak laguntzea.

Bizipen liluragarriak

Kanpainak bost atal ditu, serie moduan adieraziak, denbora-pasa edo jolas plataforma bat izango balitz bezala. Ataletan, protagonisten bizipen liluragarriak ageriko dira, eta www.gipuzkoaturismoa.eus webgunean ikusi ahal izango dira. Honako hauek dira:

Line: Brasilgo neska bat da, eta, munduko zenbait hiritan bizi eta lan egin ondoren, Donostiara heldu zen. Donostia ezagutu orduko, hiriarekin eta natura ingurunearekin maitemindu zen. Bere esperientzian, Leitzarango ferrata bideaz gozatu du bere lagunekin batera, tirolina jaitsierak egin ditu, eskalatzen aritu da, eta Gipuzkoako naturan aparta den leku bat ezagutu du.

Line, tirolinan jaisten, Leitzarango Ferrata Bidean. GIPUZKOA TURISMOA

Pablo Vicary: Argentinarra da, eta Gipuzkoara heldu zen sukaldaritza ikasteko, abokatu ikasketak utzi ondoren, Gipuzkoa munduko gastronomiaren gailurra dela esan ziotelako. Lurralde honetan finkatu da, Getariako Elkano jatetxe ezaguneko sukaldeburua da, eta familia bat osatu du. Bere esperientzian, Oria ibaiaren jaitsiera egin du kayakean, eta Gipuzkoako kostako lekurik exotikoenetako batera bidaiatu da.

Pablo Vicary, kayakean ibiltzen, Oria ibaian. GIPUZKOA TURISMOA

Phil Huxford: Ordiziara iritsi zen hango errugbi taldean jokatzera, Ampo Ordizian, izar moduan, jokalari bikaina baitzen, eta inoiz ez du nahi izan lurralde honetatik irten. Kirol ibilbidea amaitu ondoren, klubari lotuta jarraitu du, eta Goierrin dagoen ostalaritza negozio bateko arduraduna da, bertako bazkide batekin batera. Bere esperientzian, Txingudiko badian ibiltzen da Zeelanda Berrian bizi zuen haurtzaroaz gogoratzeko.

Phil Huxford, bere familiarekin, belaontzi batean. GIPUZKOA TURISMOA

Ayoon eta Max: Seul hirikoak dira. Koreako bizi erritmoaren abiadura alde batera utzi nahi zuten, eta bizi kalitatea hobetu. BBC telebista katean Gipuzkoako gastronomiari buruzko erreportaje bat ikusi zutenean erabaki zuten hara joan behar zutela bizitzera. Esan eta egin, sei hilabete geroago Donostian finkatuta zeuden jadanik, Max sukaldaritza ikasten eta Ayoon margotzen, lurralde honetako ilunabarrek txundituta. Haiekin sukaldaritza eskola batez goza daiteke benetako Tolosako babarrunak prestatzeko.

Reyes Prados: Andaluziarra da, Sevillakoa, eta gipuzkoarra ere bai, gaur egun. Euskal kulturak, tradizioek eta hizkuntzak txundituta, euskaldun bat gehiago da jadanik. Elgoibarren bizi da, eta telebistako aurkezlea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Hernaniko Galarreta Jai Alai pilotalekuan erremontean jokatzen aritu da, eta euskal sustraiak dituen kirol honi buruzko ezagutzan sakontzen.

Reyes Prados, Galarreta Jai Alai pilotalekuan. GIPUZKOA TURISMOA

Albiste gehiago

Harixa programa barruko hitzarmena sinatu duten entitateetako ordezkariak. ©BERGARAKO UDALA

Euskara lan munduan sustatzen

Bergarako Udala

Bergarako 38 entitatek euskara lan munduan sustatzeko konpromisoa hartu dute Harixa programako hitzarmena sinatuta.

Aitzol Perez de San Roman Uria eta Aitziber Arnaiz Garmendia. ©OIARTZUNGO UDALA

«Hitanoa indartuz, tokiko euskalkia eta euskara bera indartuko dugu»

Oiartzungo udala

Aitzol Perez de San Roman Uria eta Aitziber Arnaiz Garmendia Euskaraldiko Oiartzungo suspertzaile eta Oiartzungo Udaleko Euskara teknikaria

Aurten ere, Eroskik lankidetza hitzarmena egin du Euskaraldiarekin. ©MITXI

Hizkuntza ohituretan eragiten

Eroski

Eroski kooperatibak eta Euskaraldiak lankidetza hitzarmen bat egin dute, herritarren hizkuntza ohituretan eraginez, euskararen erabilera sustatzen duen egitasmo hau bultzatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Gipuzkoako Foru Aldundia