Albistea entzun

Oporrak Euskal Herrian

ITSAS kulturaz disfrutatu Itsasmuseumen

Bilboko eta Bizkaiko itsas kultura ezagutarazten du Itsasmuseumek. Bilboko erdigunetik hurbil dago, Euskalduna ontziola zegoen tokian.

Bilboko eta Bizkaiko itsas unibertsoaren nondik norako guztiak ezagutarazten ditu Itsasmuseumek.
Bilboko eta Bizkaiko itsas unibertsoaren nondik norako guztiak ezagutarazten ditu Itsasmuseumek. ITSASMUSEUM

Itsasmuseumek Bilboko eta Bizkaiko itsas kulturarekin liluratzeko aukera paregabea eskaintzen du. Bilboko Itsasadarrean dago, hiriaren erdigunetik minutu gutxi batzuetara, Euskalduna ontziola zegoen tokian, itsasontziak eraikitzeko eta konpontzeko erabiltzen ziren 150 urte baino gehiagoko historia duten dikeak dituena.

Itsasmuseumera bisita bat egitea ezinbestekoa da itsasoa maite dutenentzat. Leku dinamiko bat da, eta bisitariak ezagutuko du Bilboko Itsasadarretik Bizkaiko Golkoraino zabaltzen den itsas unibertsoa, museoan dauden bildumen, erakusketen eta jende ororentzat antolatzen dituen jardueren bidez.

Bildumen barruan, aipagarriak dira dikeetan ikus daitezkeen itsasontziak: besteak beste, Portu gangila, Nuevo Anchustegui arrantzontzia eta Athletic gabarra. Halaber, museoaren aldameneko zelaigunean, itsas eraikuntzako eta Bilboko eta Bizkaiko itsas iraganeko elementu bereizgarri batzuk daude: besteak beste, Carola garabi ospetsua eta Bonben Etxea.

Familia osoak ederki pasatzen du Itsasmuseumen antolatzen diren jarduerekin. ITSASMUSEUM

Plan ederra familia osoarentzat

Familiek eta haurrek ederki pasatzen dute Itsasmuseumen antolatzen diren bisita gidatu interesgarriekin, haur tailerrekin, ikus-entzunezko interaktiboekin eta gela didaktikoarekin.

Erakusketa iraunkorrak Bilboko Itsasadarreko eta Bizkaiko Golkoko arrantza portuen, tradizioen, garapen industrialaren, itsas eraikuntzaren, itsasadarraren ingurumen-berreskuratzearen eta kirolen berri jakinarazten du. Halaber, Port Center egitasmoak Bilboko Portuko gaur egungo jarduera eta lanbideak ezagutarazten ditu, eta Erain proiektuak Bizkaiko itsasertzeko XX. mendeko zurgintza.

Horrez gain, aldi baterako bi erakusketa interesgarri zabalik egongo dira urriaren 30era arte: Surfing Euskadi eta Elkano. Nabigazioa eta zientzia.

Gainera, larunbatetan, Atyla itsasontzian egoteko aukera egongo da eta, asteburuetan, Carola garabia lanean ikus daiteke Carolaren Arima instalazio artistikoaren eskutik eta Escape Room Bilbao 1803 jokoaren bitartez bisitariek ongi pasatuko dute benetako gertaeretan oinarritutako abentura bat biziz.

Plana osatzeko, museoko Nave 9 kafetegian otordu ederra egin daiteke eta Itsasmuseumeko terrazan musika emanaldiak antolatzen dira.

Itsasmuseumi buruzko argibide guztiak www.itsasmuseum.eus webgunearen bidez jakin daitezke.

Albiste gehiago

Gamere-Zihigako Lamina Ziloa. ©GUILLAUME FAUVEAU / IPARLASS

Lamina Ziloa

Berria

Gamere-Zihigako Lamina Ziloan ur termalak daude, propietate sendagarriak dituztenak.

Agaramontarren gazteluaren aurrealdea. ©GUILLAUME FAUVEAU / IPARLA

Agaramontarren gaztelua

Berria

Bidaxunera joanez gero, Agaramontarren gaztelu ikusgarria bisita daiteke.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Itsasmuseum

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.