Albistea entzun

Baionako besta alternatiboak

Adar gaztetik kimu berria

Zizpa Gaztetxeak Baionako besta alternatiboak aurkeztu ditu: uztailaren 27tik 31ra. Usaiakoak baino garbiagoak eginen dituzte, protokolo feminista martxan ezarriko eta larunbateko bazkaririk gabe.

20918ko Baionako besta altenatiboen haurren eguna Patxa plazan.
20918ko Baionako besta altenatiboen haurren eguna Patxa plazan. Guillaume Fauveau Tamaina handiagoan ikusi

Ainize Madariaga -

2022ko ekainak 21

Baionako bestek badute plan B: Baionako besta alternatiboak Patxa plazan. Bertaratzen denak euskal musika eta giroa atzemanen ditu, beti bezala: besta herrikoi, euskaldun eta feministak. Azpimarratu dute euskararen eta euskal kulturaren erakuslehio izan behar direla Baionako bestak. Patxa plaza animatuan eman dituzte 2022ko Baionako besta alternatiboen berri, musikaren besta ospatu aitzintxo.

Lukas Hiriartek azpimarratu du hiru urtez bestarik egin ez izanak eragin diola antolaketari. Alde batetik, Baionako Zizpa gaztetxean belaunaldi berria etorri baita: “Gazte asko jin da eta zaharragoek utzi dute. Kide gehiago gara eta biziki gazteak”.

Bertzalde, gehitu du pandemiaren eraginez behar izan dituztela berrasmatu eragiteko manera berriak: “Testuingurua berezia izanen da aurten, bestetan jende gehiago”. Hala ere, lagun kopuru emendatzeak ez die xuxenean eraginen Baionako besta alternatiboei: “Patxa plazan espazioa mugatua denez, berez mugatuko da ere jende kopurua: plaza betea delarik, betea da. Baina Baionako bestak orokorrean jendetsuagoak izanen dira”. Hartara, bereziki aurten protokolo feminista aplikatuko dute Patxa plazan, balizko eraso batean erasotzailea kanporatuz. “Jende gehiagorekin horrelako erasoek probabilitate handiagoa dute, bestak eroagoak izan ohi baitira”.

Besta alternatiboak eta ingurumena eskuz esku joanen dira, zainduko baitute arlo hori bereziki: “ Gure ildo ekologistari garrantzi gehiago ezarri nahi diogu, idorteak kontutan hartuta ohartzen ari gara klima aldaketak baduela eragina denetan, Baionan ere, beraz oroitarazten dugu Baionako besta kontsumistak baduela horretan ere eragina”. Lili Iriartek zehaztu du jadanik badutela usaia tokiko mozkinak saltzeko, baina horrez gain, aurtengo berritasuna salatu du: “Indar berezia eginen dugu apainketan: material berrerabilia erabiliz, plastiko gutxiago, banderola gutxiago... Geroz eta gehiago proposatuko dugu halakorik, antolaketa hobetuz, urtez urte, gure aztarna ekologikoa murriztera engaiatu baikara ”. Zizpa gaztetxeko kideek besta herrikoi eta arduratsuak nahi dituzte, baina horretarako, herritarren parte hartzea beharrezkoa dela uste dute, orain ez bezala, herritar talde “murritza” baita antolatzaile: “Herritarrak kontsumitzaile soilak bezala kontsideratuak dira, eta horrek gain kontsumoa eta arduragabekeriak eragiten ditu”.

Egitarauari dagokionez, asteazkenean gaualdi “lasaiagoa” iragarri dute, Ødeiren kontzertuarekin.

Ortzegunean “cover” gaualdia kantuak berrartzen dituzten taldeek animatuko dute. “Ortziralea eta larunbata zinez euskal kantu eta giroan geldituko dira”, azpimarratu du Iriartek. Baztertu gabe gauero “kalitatezko” DJak ariko direla. Presoen aldeko igandeko bazkaria ere juntatuko zaio egitarauari. Eta, ortzegunean, haurren egitaraua animatuko du Gaia elkarteak, euskal jokoak proposatuz.

Larunbateko bazkaria lekutu dute egitarautik: “Gazteen egunean bazkaria egiten genuen, aurten, ordea, ez; geroz eta jende gutiagok baitzuen parte hartzen”. Segur aski pintxoak prestatuko dituztela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JON URBE / @FOKU

«Askotan, baimena eskatzea baino hobe da barkamena eskatzea»

Naroa Torralba Rodriguez

Munduko muralik onenetan hirugarrena Ondarroan dago, Kamiñazpin. Lian Monserrate da egilea, eta gaztetatik ari da gizarte gaiak hormetara eramaten. Memoria ariketa bat egin nahi izan du obra horrekin.
<em>Irabazi arte</em> telesaileko bigarren denboraldiko aktore gazteak. ©EITB

'Irabazi arte'-ren bigarren denboraldia, ostiraletan ETBn

Urtzi Urkizu

Dorleta Urretabizkaia, Nahia Lacalle eta Joan Bailador dira aktore berriak. Zetak, Bengo eta Bulego taldeen kantak entzungo dira

1 ©LABAYRU FUNDAZIOA / EZEZAGUNA

Itsasoko ezkutuko lana

Amaia Jimenez Larrea

Emakumeek itsasoan egindako lanaren balioa aldarrikatzeko, Labayru fundazioak 'Geu be bagara itsasoa' liburua argitaratu du. Zenbait belaunalditako hogei emakumeren testigantzak bildu dituzte.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...