Jaiak
Pilaketa arriskutsu bat gertatu da Arrasateko entzierroetan
Bigantxak jendetzaren gainetik pasatu dira plazara heltzean, sanjoanetako lehen entzierroan.

Sanjoanetako lehenengo entzierroa egin dute gaur Arrasaten, eta pilaketa arriskutsu bat gertatu da, Goiena.eus atariaren irudietan ikusten denez. Eroriko baten ondorioz, dozenaka gazte harrapaturik geratu dira zezen plazako sarreran, eta bigantxak, iritsitakoan, horien gainetik pasatzen saiatu dira. Hainbat ikuslek eskaini diete laguntza lurrean zeudenei, eta poliki-poliki lortu dute pilaketa desegitea.
Behin deseginda, gazteek pilaketan galdutako arropak eta oinetakoak geratu dira lurrean. Gertaera horrek haserrea eragin du gazte askorengan, eta udaltzainengana joan dira hori adieraztera.
(jarraitu irakurtzen Goiena.eus atarian)
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.