Oporrak Euskal Herrian
Paseo ederrak Hendaian
Hendaian, bisitariek aukera izango dute hiriko monumentuak eta ondasunak ezagutzeko, eta baita Abadia eremuko erreserba naturala ere.

Itsasoak, Bidasoa ibaiak eta mendiek inguratzen dute Hendaia. Hiriaren inguruan eta barruan paseo ederrak egin daitezke, naturaz eta monumentu historikoez gozatzeko, eta Abadia eremuko erreserba naturala, San Bixintxo eliza eta Hendaiako tren geltokia ezagutzeko, besteak beste. Hendaiako Alde Zaharra tren geltokiaren ondoan dago. 1973. urtean, espainiarren tropek dena suntsitu zuten, eta berreraikitzean euskal estiloko etxeak eraiki zituzten.
Errepublika plaza herriaren erdigunean dago, eta leku paregabea da tabernetan zerbait jan eta edateko. Errepublika plazan, San Bixintxo eliza dago. XVI. mendean eraiki zuten monumentu arkitektoniko bat da. Espainiaren eta Frantziaren arteko gerretan, 1793tik 1813ra bitartean, hainbat alditan suntsitua zuten. Elizaren barnean, ondare elementu garrantzitsu bat dago: XIII. mendeko gurutze bat.
Alde Zaharretik hondartzara bidean, Gaztelu Zahar izeneko pilotalekua dago. 1899an eraiki zuten. Pilotalekuaren alboan, bide eder eta luze bat dago, hamalau kilometrokoa: Badiaren bidea. Hartatik, Txingudiko badia eta Hondarribia (Gipuzkoa) ikus daitezke. Hondartzara bidean, Itsas Etorbidea deituriko pasealeku luze bat dago; han, Old Croisiere kasino zaharra dago. 1884. urtean eraiki zuten, eta estilo arabiarra du.
Abadia jauregia
Hondartzako pasealekuaren amaieratik gertu, Abadia jauregia dago. Estilo neogotikoa du, eta 1864tik 1884ra bitartean eraiki zuten, Anton Abadia geografo eta zientzialari euskaltzalearentzat. Jauregiaren ondoan, Abadia eremuko erreserba naturalean, paseo polit bat ere egin daiteke, eta zenbait toki interesgarri ikusi: II. Mundu Gerrako bunkerrak, arroka bikiak, itsaslabarra, flyschak eta Santa Anaren punta, esaterako.
Hendaia Turismo Leku gisa sailkatua egongo da 2029. urtera arte. Eskaintzen duen turismo mota familientzat egokia denez, 2018. urtean Famille Plus labela eskuratu zuen.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.
Gehiago

Abentura naturaren erdian

Zientzia-ikuskizunak, bisita gidatuak, saioak planetariumean eta errealitate birtualeko simulagailuak

Lamina Ziloa

Agaramontarren gaztelua

Natura, mitologia eta historia

Hegaztiei begira, Mendixurren

Harpea leizea, Ezterenzubitik gertu

Euskal Artzainak Ameriketan museoan

Ongi pasatu Baigura aisiagunean

Hondartzan, Hondarribian

Urdaibaiko biosfera erreserban

Debabarrenean liluratu

Historiaz, kulturaz eta naturaz betetako enklabea

Bisita interesgarria Areatzara

Itsas jarduerak Pasaiako badian

bergara ezagutu

Plan bikainak Ondarroan

Natura, kultura eta ondare aberatsa Tolosaldean

GOZATU Gorbeiako naturagune zoragarriaz mendiko bizikletan

ITSAS kulturaz disfrutatu Itsasmuseumen

Udan Gipuzkoaz gozatzeko esperientzia paregabeak

Gasteiz, altxor berdea
