Oporrak Euskal Herrian

Abentura naturaren erdian

Naturaz eta abenturaz gozatzeko jarduera ugari egin daitezke Urruñako Wow parkean. Familia osoak ederki pasatuko du.

Familia bat, Wow parkean ongi pasatzen. WOW PARK
2022ko ekainaren 28a
10:55
Entzun

Wow parkea Urruñako (Lapurdi) natura ingurune paregabe batean dago. Euskal kostaldeko aisia eta abentura parke handiena da, haurrek, gazteek eta helduek ongi pasatzeko egokia.

Jarduera ugari egin daitezke. Abentura dibertigarriak. Besteak beste, ehun urte baino gehiago dituen baso batean 18 metrotik gorako altueran dauden etxoletan, txirristetatik irristatu, tirolinetan hegan egin, surf egin, 60 metro luze diren sareak zeharkatu, hamsterrak bezala pirritan aritu, paintballean aritu, arku tiroan...

Gainera, Basajaun agertuko da, Wow parkeko basoko jauna, eta zuhaitzen artean dauden txaboletan iratxoak eta maitagarriak aurki daitezke.

Landaredia oparoa

Wow parkean parke botaniko bat dago, lorategi ikusgarriekin. Ameriketatik ekarritako intsinis pinuak eta Pirinioetako haritzak nabarmentzen dira basoan, eta lorategietan landaredi oparoa dago: bertako espezieez gain, tropikalak ere badaude, mikroklima hezea duen eta babesturik dagoen toki batean.

Cureren lorategia parkearen erdian dago, eta sukaldaritzan erabiltzen diren sendabelarrak landatzen dituzte bertan. Baita belar usaintsuak eta lore ederrak ere, arrosa eta zuri koloretakoak.

La Roseraie lorategia ere aparta da: lore ugari ditu, hamaika kolore eta usain. Halaber, parkeko toki eguzkitsuenean mailaka, terraza moduan antolatuta dagoen lorategi bat dago. Izpilikua, jasmina, eukaliptoa, lilak eta beste hainbat lore eta landare ikus daitezke.

Horrez gain, parkearen behealdean dauden urmaeletan, ur landareez gain, hainbat arrain mota eta Floridako dortokak daude.

Wow parkean, atseden hartzeko eta piknika egiteko txoko ugari daude, eta snack bat ere badago, kafea, izozkiak edo freskagarriak hartzeko, eta, otordua egiteko, ogitartekoak, krepeak, hot dogak, nuggetak, paniniak eta txurroak eskaintzen baititu.

Aipagarria da Wow parkean garapen jasangarria sustatzen dutela: hondakinak birziklatzen dira, eta landareak zaintzeko ez dute pestizidarik erabiltzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.