Albistea entzun

Eduki babestua

Dagoeneko Tafallak datorren Nafarroa Oinez-erako abestia eta bideoklipa du

Abestiak ‘Erdian erein’ izena du, eta familiek azken berrogeita hamar urteetan euskararen alde Nafarroan egindako lana omentzen du.

Iñaki Hurtado, Paula Arregui eta Amaiur Esparza.
Iñaki Hurtado, Paula Arregui eta Amaiur Esparza. NAFARROA OINEZ

Tafallako Ikastolak urriaren 16rako prestatzen ari den Nafarroa Oinez festarako abestia aurkeztu du gaur prentsaurrekoan. Abestia ikastetxeko hainbat belaunalditako ikasle ohiek konposatu eta interpretatu dute, eta Nafarroa Oinez festaren inguruan pilatzen diren oroitzapen, bizipen eta emozioak islatzen eta helarazten ditu.

Amaiur Esparzak (Rotten XIII, Odolkiak Ordainetan) gaiaren hitzak eta melodia sortu ditu. Harekin batera, Maialen Ramirez eta Luana Agerri ahots nagusi ditugu, Iñaki Hurtado perkusio jotzailea eta Alaitz Lizarazu baxu jotzailea. Halaber, Endika Irisoren lankidetza ikus daiteke (Rotten XIII taldeko abeslaria).

Abestia Mikel Urrizak egindako bideoklipak lagundurik ageri da, eta grabaketan Tafallako Ikastolako komunitatearen zati handi batek parte hartu du. Bertan, modu metaforikoan, jende askoren laguntzari esker aurrera eramandako proiektu kolektiboa islatu nahi da, egon diren zailtasunak gorabehera.

Duela 10 urte baino gehiago, Oinez Basoa –auzolanaz sortutakoa– landatu zen Tafallan; hala, Nafarroan euskararen erabilera eta presentzia normalizatuz joan da, eta Ikastolaren proiektua hazi eta zabaldu. Hori bai, oraindik ere lan handia dugu.

Horregatik, abestiaren izenburuak eta leloak, Erdian Erein, Erdialdean euskara ereiten jarraitzeko beharra gogorarazten dute. Tafallako Ikastola berrogeita hamabi urte bete berri ditu, mende erdia baino gehiago euskararen alde borrokan, eta, balantzea positiboa bada ere, argi dago oraindik asko dagoela egiteko.

Gure hizkuntzaren benetako normalizazio eta berdintasuna lortu behar dugu; horregatik Erdian Erein. Nekazariek ondo baino hobeto dakite: ezin diote ereiteari utzi, urteko uzta oso ona izanik ere.

BIDEOKLIPA ETA KANTA ESKURATZEKO: Klikatu hemen

Oinez Txokoak ekintza ugari eskaini du sanferminetan

Prentsa deialdi bera baliatu da komunikabideei Tafallako Ikastolak sanferminetarako prestatu dituen jardueren eta kontzertuen berri emateko.

Takoneran dago Oinez Txokoaren karpa, eta janaria eta edaria eskainiko da egun osoan, baita guztiontzako askotariko jarduerak ere: dantzak, jolasak, gaztetxoenentzako tailerrak, bertsoak, eta abar.

Paula Arregik –Tafallako Ikastolako zuzendaria– adierazi duen legez, 21:00etatik aurrera eskaintza aldatuko da, egun bakoitzerako bestelako proposamen musikalaz gozatzeko aukera izango baita: Txutxin Ibañezen rantxeretatik Beietzen folk doinuetara; zuzeneko swinga, batetik, eta Patxi ta konpainiaren trikia, bestetik. Dantzarako girorik ez da faltako.

23:30etatik aurrera, protagonismoa publiko gazteari emanen zaio. Aurten kontzertu handiak programatu dira, Euskal Herriko musikaren giroan presentzia nabarmena duten taldeak izanen baitira. Horien artean gurekin izanen ditugu Unidad Alavesa, Kaleko Urdangak, Azken Sustraiak, Trikidantz, The Lio, Atturri eta Lakubegi XIII.

Albiste gehiago

Gamere-Zihigako Lamina Ziloa. ©GUILLAUME FAUVEAU / IPARLASS

Lamina Ziloa

Berria

Gamere-Zihigako Lamina Ziloan ur termalak daude, propietate sendagarriak dituztenak.

Agaramontarren gazteluaren aurrealdea. ©GUILLAUME FAUVEAU / IPARLA

Agaramontarren gaztelua

Berria

Bidaxunera joanez gero, Agaramontarren gaztelu ikusgarria bisita daiteke.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Nafarroa Oinez