Baztertu egin dute Kopenhageko tiroketa eraso terrorista bat izatea

Hiru hildako eta lau zauritu izan dira merkataritza gune batean izandako erasoan.

Mattias Tesfaye justizia ministroa eta Mette Frederiksen lehen ministroa. MADS CLAUS RASMUSSEN, EFE
Lide Egizala Urteaga.
2022ko uztailaren 4a
13:21
Entzun

Danimarkako Poliziak baztertu egin du eraso terrorista bat izan dela atzo Kopenhagen izaniko tiroketa. Ustezko egilea atxilotuta dago oraindik ere. Soren Thommassen Danimarkako poliziaburuak jakinarazi duenez, atxilotua 22 urteko danimarkar bat da. Prentsaurrekoan adierazi dutenez, gazteak arazo psikiatrikoak ditu, eta tiroketa egitea aldez aurretik zeukan pentsaturik. Atxilotu zutenean errifle bat eta munizio bat zituen. Gaur egingo diote galdeketa. Oraingoz, erasoaren arrazoiak ikertzen dihardute.

Hiru pertsona hil eta lau zauritu dira tiroketan. Hildakoak 17 urteko bi danimarkar eta 47 urteko suediar bat izan dira; hirurak Danimarkan bizi ziren. Zaurituei dagokienez, 19 eta 40 urteko bi emakume egoera larrian daude, eta beste bi zaurituak 16 urteko neska bat eta 50 urteko gizon bat izan dira, suediarrak biak ere.

Poliziak lekukoei eskatu diete harremanetan jartzeko haiekin. Gainera, biktimen familien dolua errespetatzeko, argazki eta bestelako edukiak sare sozialetara ez igotzea galdegin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.