Energia

Erreskatea eskatu du Alemaniako energia konpainia nagusiak

Ekainaren erdialdetik, Uniperrek kontratatutako gas bolumenen %40 baino ez du jaso Errusiatik.

Uniper taldearen egoitza bat, San Petersburgon, Errusian. ANATOLY MALTSEV (EFE)
jokin sagarzazu
2022ko uztailaren 8a
17:14
Entzun

Uniper Alemaniako energia konpainia nagusiak eta Errusiako gas inportatzailerik handienak, erreskatea eskatu dio Alemaniako Estatuari, Errusiak gas hornidura murriztu ondoren. Uniperrek ostiral honetan jakinarazi duenez, Alemaniako Gobernuak aurrerantzean «parte hartze handia» izango du taldean, baina ez du zehaztu zenbatekoa eta nola.

Ekainaren erdialdetik, Uniperrek kontratatutako gas bolumenen %40 baino ez du jaso Errusiatik, eta, horren ondorioz, enpresak prezio nabarmen handiagoetan erosi behar izan du gasa beste merkatu batzuetan, eta horrek kolokan jarri du enpresaren eta haren azpiegitura batzuen bideragarritasuna.

Alemaniako Parlamentuak hainbat lege aldaketa onartu berri ditu, Gobernuak energia hornidura bermatzeko neurriak har ditzan, besteak beste enpresa laguntzen bidez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.