Garbia izan da laugarren entzierroa, jendetza bildu den arren

La Palmosilla ganadutegiko zezenek korrikaldi azkarra egin dute, eta 2.27ko denboran egin dute zezen plazako ukuiluetarainoko bidea. Lau lagun zauritu dira.

La Palmosilla ganadutegiko zezenak, gaur, sanferminetako laugarren entzierroan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2022ko uztailaren 10a
08:17
Entzun

Adarkadarik ez gaur. Atzo gertatu ziren 2022ko sanferminetako lehen adarkadak, Jose Escolar ganadutegiko zezenen entzierroan (zazpi zauritu izan ziren; horietako bi, adarkadaz), eta gaurkoak ez zuen itxura hoberik: igande goiza izanik, eta eguraldi onak lagunduta, jendetza bildu da ibilbidean, aurreko egunetan baino gehiago. Entzierroa, ordea, garbia izan da, eta Cadizko (Espainia) La Palmosillako ganadutegiko zezenek 2 minutu eta 27 segundo behar izan dituzte zezen plazako ukuiluetara iristeko.

Entzierroaren hasiera bereziki garbia izan da, orain arteko lau entzierroetan ikusi den garbiena, baina Estafeta kaletik aurrera hainbat lagun erori dira. Zezen bat ere erori da, baina arazorik gabe berrekin dio bideari.

Azken tarte horretan erritmoa apaldu dute zezenek; luzatu egin da multzoa, eta, horri esker, korrikaldi onak ikusi ahal izan dira. Zezen plazara batera sartu dira lehen bost zezenak, eta zertxobait atzerago arestian eroria zena. Gurutze Gorriaren arabera, lau korrikalari zauritu dira gaurko entzierroan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.