Hiru adarkada izan dira bosgarren entzierroan, aurtengo arriskutsuenean

Hasieratik sakabanatu dira Cebada Gago ganadutegiko zezenak, eta arrisku une ugari bizi izan dira. Gutxienez zazpi lagun zauritu dira; hiru, adarkadaz.

Gaurko entzierroan adarkatutako korrikalari bat. JESúS DIGES / EFE
Paulo Ostolaza.
2022ko uztailaren 11
08:21
Entzun

Pilaketak, adarkadak, erorketak... denetarik izan du 2022ko sanferminetako bosgarren entzierroak, zalantzarik gabe, aurten izan den arriskutsuenak. Protagonistak Cadizko (Espainia) Cebada Gago ganadutegiko zezenak izan dira, eta 3 minutu eta 12 segundo behar izan dituzte zezen plazako ukuiluetara iristeko.

Gurutze Gorriak emandako lehen datuen arabera, gutxienez zazpi lagun zauritu dira; hiru, adarkadaz. Guztiak gizonak, eta adin nagusikoak. Entzierroa nolakoa izan den ikusita, ordea, okerragoa ere izan zitekeen. Adarkatuetako bi zezen plazan bertan operatu dituzte, eta gero Nafarroako Ospitale Gunera eraman. Han artatu dute hirugarren adarkatua ere.

Lehen metroetan, jada, bakarrik egin du ihes zezenetako batek, abiadura handian, eta hainbat korrikalari erori dira. Estafetako biribilgunean ere gogor sartu dira zezenak, eta batek buelta eman du. Arrisku uneak bizi izan dira une horretan, eta han zauritu dira korrikalarietako bi.

Tentsio gehieneko uneak, ordea, amaiera aldean bizi izan dira. Zezen plazara iristear zirela, Telefonicako zatian, erori egin da zezen bat baino gehiago, eta haietako batek buelta eman du. Hainbat korrikalarik harekin talka egin dute haren, eta hiru zauritu izan dira hor; bat, adarkadaz.

Zezen plaza barruan gertatutakoa izan da unerik larriena. Zezen batek bi lagunen aurka jo du, eta biak adarkatu ditu: bat eskuin hankan, eta bestea ezker hankan. Haietako baten aurka jo du bereziki.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.