Jaiak
Donostiako Piratek 20. urteurreneko kanta aurkeztu dute
Physis versus Nomos taldeak eratu du abestia, eta piraten auzolanak aurrera jarraitzen duela adierazi nahi du. Piratek antolatzen dute Donostiako Aste Nagusiko egitarau herrikoia eta horren barneko Abordatze jendetsua.
Iritsi da Donostiako Piraten 20. urteurreneko kanta entzuteko unea. Aurtzaka goaz abestiak gaur ikusi du argia lehenengo aldiz, Donostiako piratak auzolanari tiraka aurrerantz doazela aldarrikatzeko. Beñat Antxustegi da kantuaren egilea, Markel Ormazabal eta Eneko Sierraren laguntzaz. Moldaketa, berriz, Physis versus Nomos talde donostiarrak egin du (Beñat Antxustegi abesten eta gitarrarekin, Unai Pelayo baxuan, Xalba Ramirez baterian eta Eneko Sierra saxofoiarekin).
Sara Zozaya, Garazi Esnaola eta Gartxot Unsain abeslariek ere hartu dute parte proiektuan. Grabaketa eta nahasketa zuzenean egin zituzten Berako Atala estudioetan, ekainean. «Proposamena egin ziguten, eta, aurreko urteetako abestiekin alderatuz, zerbait lasaiagoa egitea erabaki genuen. Zuzenean grabatu genuen, analogikoan, eta soinua natural gelditu zaigu», azaldu dute Physis versus Nomos taldeko kideek. Kolaborazioei dagokienez, «Donostian ibiltzen diren musikari erreferenteak» direla adierazi dute.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.