Atletismoa

Asier Martinezek brontzea lortu du Munduko Txapelketan

Nafarrak bere marka hautsi du 110 metroko hesidunean.

Martinez, hirugarren postua irabazi ostean. JEAN-CHRISTOPHE BOTT / EFE
Edu Lartzanguren.
2022ko uztailaren 18a
08:11
Entzun

Asier Martinezek (Zizur Nagusia, Nafarroa, 2000) brontzezko domina lortu du Eurgenen (AEBak) egiten ari diren Atletismoko Munduko Txapelketan. Lasterketa bikaina egin du 110 metroko hesidunean, eta, garaikurraz gain, bere markarik onena lortu du: 13.17.

Grant Hollowayk irabazi du lasterketa, 13.03ko denbora eginda, eta Trey Cunninghamek egin du bigarren, 13.17rekin. Biak estatubatuarrak dira. Faboritoen artean zeuden bi atleta finaletik kanpo geratu ziren: Hansle Parchment jamaikarrak min hartu zuen beroketa ariketetan, eta Davon Allen estatubatuarra lehiatik at utzi zuten garaia baino lehen ateratzeagatik.

«Sinetsi ezinik nago, eta ez dut barneratu gertaturikoa», esan du Martinezek. Nabarmendu du Parchementi eta Alleni gertaturikoa ikusi duenean hasi dela domina lortzeko aukera ikusten. «Orduan piztu naiz, eta ahalik eta lasterketarik onena egiten saiatu naiz, ustez postu zailagoak diren horiek lortzeko. Uste dut domina hori irabazi dudala, baina ezin da ukatu faborito handiak bazaudela, eta huts egin dutela arrazoi batengatik edo bestearengatik».

Sasoi bikaina egiten ari da nafarra. Martxoan, gertu izan zuen domina 60 pista estaliko mundialean, Belgraden. Laugarren sailkatu zen finalean; brontzezko dominatik lau ehunen eskasera.

«Atletismoa baino ez du buruan», esan zuen horren aurretik Martinezen entrenatzaile François Beoringyanek

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.