Gerra Ukrainan

Zelenskik kargutik kendu ditu segurtasun zerbitzuko burua eta fiskal nagusia, traizio kasuengatik

Ukrainako Gobernuko hirurogei langile Errusiaren alde lan egiten ari direla adierazi du.

Zelenski, joan zen asteko agerraldi batean. SERGEY DOLZHENKO / EFE
Edu Lartzanguren.
2022ko uztailaren 18a
09:16
Entzun

Ukrainako Segurtasun Zerbitzuko (SBU) buru Ivan Bakanov eta fiskal nagusi Iryna Venediktova kargutik kendu ditu Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak. Biei «euren eginbeharrak oker betetzea» egotzi die, «heriotzak eraginda».

Bart egin duen bideo agerraldian iragarri du neurria Zelenskyk. Esan duenez, bere administrazioko hirurogei langile ohi ari dira gaur Ukrainaren kontra lan egiten Errusiak okupaturiko guneetan. Gaineratu duenez, gutxienez 651 traizio eta kolaborazio salaketa jarri dituzte Ukrainako funtzionarioen aurka. Horrekin salatu nahi izan du funtzionario horiek lanean jarraitzen dutela, Errusiaren okupaziopean.

«Estatuaren segurtasunaren aurkako halako krimen piloak zalantzan jartzen ditu bi buru nagusiak», adierazi du, Bakanov eta Venediktova aipatuta.

Bakanoven kargugabetzea esanguratsua da oso, Zelenskiren txikitako adiskidea baita. Asteburuan, gainera, SBUk Krimean zuen burua atxilotu dute. Martxoan kendu zuten kargutik Oleh Kulinitx. Ez dute esan zer leporatzen dioten, baina kode kriminalaren 111. artikuluaren arabera atxilotu dutela adierazi dute. Traizio gorena zehazten du artikulu horrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.