Italia

Arrazakeria egotzi diote Italiako Poliziari, Milan taldeko futbolari batekin izan duen jarreragatik

Poliziak Tiemoue Bakayoko frantziarra atxiki du, baina berehala aske utzi du, futbol jokalaria dela ohartzean. Ez dute argitu zergatik geldiarazi duten.

Italiako Polizia Bakayoko miatu zuten unean, atzo, Milanen (Italia). BERRIA
Paulo Ostolaza.
2022ko uztailaren 18a
15:21
Entzun

Italian kritikak eragin ditu Tiemoue Bakayoko futbol jokalari frantziarrarekin gertatu denak. Sare sozialetan zabaldutako bideo batean ikusten denez, Poliziak atxiki egin zuen atzo Milan taldeko jokalaria, aldi berean pistola batekin apuntatuz autoan harekin zioan lagunari. Nor zen ohartu zirenean, ordea, aske utzi zuten berehala.

Poliziak ez du argitu zergatik geldiarazi zuen. Askoren ustez, arrazakeria hutsagatik: «Beltz bat auto garesti batean? Nola ausartzen da? Pistolak atera eta miatu berehala!», idatzi du Twitterren erabiltzaile batek, ironiaz. Jokalariak ez du adierazpenik egin, oraingoz.

Tiemoue Bakayoko (Paris, 1994) iazko abuztutik da Milan taldeko jokalaria. Izatez Londresko Chelseakoa da, baina utzita ari da Italiako taldean. Frantziako selekzioarekin ere jokatu izan du, nahiz eta Boli Kostako herritartasuna ere baduen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.