Gazte mugimenduak

Hasi da Gazte Topagune Sozialista, «antolakuntzarako deia zabaltzeko elkargunea»

Besteak beste, hitzaldiak, mahai inguruak, ikuskizunak eta kontzertuak egingo dituzte Durangon igandera bitartean, «komunismoaren gaurkotasunaz nahiz gazteok modu independentean antolatzeak duen garrantziaz eztabaidatzeko».

Gazte ugari Durangon, harrera gunean. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Hodei Iruretagoiena
2022ko uztailaren 20a
11:22
Entzun 00:00:0000:00:00

Ekin diote Gazte Topagune Sozialistari, Durangon (Bizkaia). Igandera bitartean, ekitaldi ugari egingo dituzte GKS Gazte Koordinakunde Sozialistak eta IA Ikasle Abertzaleek antolatutako egitarauaren barruan: hitzaldiak, mahai inguruak, tailerrak, film labur lehiaketa, kirol ikuskizunak, kontzertuak... Harrera eguna izan zen atzokoa, eta, behin dena prest utzita, gaurtik aurrera izango dira ekitaldi gehienak. «Antolakuntzarako deia zabaltzeko elkargune» bihurtu nahi dute Durango lau egunotan, «hausnarketa politikorako eta komunitate politikoa indartzeko». Hala, «komunismoaren gaurkotasunaz nahiz gazteok modu independentean antolatzeak duen garrantziaz eztabaidatzeko» baliatu nahi dute elkargune hori.

Hitzaldietan, besteak beste, literaturaz eta politikaz arituko dira Belen Gopeguirekin, eta «borroka ideologikoa eta kulturala» ere izango dituzte mintzagai. Mugimendu Sozialistak nazioartean duen egoera ere aztertuko dute, Internazionalismoaren tesiak eta haustura politikoak izenburupean. Tailerren artean, berriz, antzerki eta zinema tailerrak, eta juridikoa eta mekanikoa ere egingo dituzte.

Larunbatean izango da ekitaldi politiko nagusia, 18:00etan, eta kontzertuak ondoren. Topagune osorako sarrerez gain, egunez egunekoak ere eskura egongo dira Durangon bertan. Horra egitaraua osorik:

Besteak beste, J Martina taldea arituko da oholtza gainean larunbatean. Hark egin du Gazte Topagune Sozialistako abestia:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.