Albistea entzun

Euskal Encounter

Euskal Encounter etzi hasiko da, ohiko edukierarekin: 5.000 ordenagailu

Euskaltelek 60 gigabyteko sareaz hornituko du egitasmoa. Astelehenera bitartean, jarduera asko egingo dituzte Barakaldoko BECen; besteak beste, 300 norgehiagoka inguru. Gune berria egongo da aurten, ‘streaming’-ari eskainitakoa.

Euskal Encounterren iazko edizioko irudi bat
Euskal Encounterren iazko edizioko irudi bat Marisol Ramirez / Foku

Amaia Igartua Aristondo -

2022ko uztailak 20 13:41

Euskal Encounter digitalki egin behar izan zuten 2020an, eta, iaz aurrez aurre antolatu ahal izan bazuten ere, %10eko edukiera baino ez zuen izan. Alabaina, aurten lehengora itzuliko da. Ostiraletik astelehenera egingo dute, ohiko tokian, Barakaldoko (Bizkaia) BECen, eta edukiera osoa berreskuratuko du; hau da, 5.000 ordenagailurentzako tokia. «Inoizko azkarrena» izango dela iragarri du Xabier Iturbe Euskalteleko presidenteak goizean, Bilboko Azkuna zentroan egin duten aurkezpenean: 60 gigabyteko sarea edukiko du.

Encounterrek lehengo itxura izango du, baina berrikuntza batzuk ere eskainiko dituzte. Ohiz, bost ataletan banatuta egoten da: Hardwarea, Arte Digitala, Bideo Jokoak, Software Librea eta beste ekintza batzuk hartzen dituen gunea. Bada, aurten, seigarren bat izango du, streaming-ari dedikatutakoa. «Ikusgaitasuna eman nahi diogu: lehendik ere bazegoen arren, urte hauetan indarra hartu du fenomenoak», azaldu du Sabino San Vicente antolatzaileak. Besteak beste, txoko berrian kontzertu txikiak egingo dituzte, baita lehiaketak ere. Pandemia osteko aldietan, moldaketak egin behar izan zituzten, eta horien arrastoa nabarituko da oraingoan ere: «Erlazionatzeko modua aldatu egingo da», antolatzailearen irudiko.

Era berean, Encounter partekatzeko egitasmo bat ere badela azpimarratu du San Vicentek, eta, horiek horrela, orotara 300 bat norgehiagoka antolatu dituzte, tarteka norberaren ordenagailua utzi eta elkar ezagutu dezaten parte hartzaileek. Halaber, bestelako jarduerak egingo dituzte: esaterako, hiru dimentsioko arkatzak sortzeko eta droneak erabiltzen hasteko ikastaroak. «Encounterren helburua da batera egotea, ezagutzak partekatzea, eta gauza interesgarriak sortzea aurrera begira», nabarmendu du antolatzaileak.

Bide horretatik, aurten ere Opengunea egongo da BECeko bosgarren pabiloian. Encounterren izenda eman gabe sartu daiteke gune horretan. Ikastaroak eta kontzertuak izango dira han, eta informatika enpresa batzuek euren ekoizpenak aurkeztuko dituzte.

3.000 parte hartzaile

Ohiko parte hartzaileen erdiak berreskuratzea zuten helburu aurten, 2.500 inguru, eta dagoeneko gainditu dute langa: 3.000 lagunek eman dute izena. Nolanahi ere, kopurua handituko dela aurreikusi du antolatzaileak: aurreko urteetan ez bezala, izen emate «gutxi» egon dira hasieran, baina azken egunetan nabarmen ugaritu dira. San Vicentek osasun egoerari egotzi dio gertatutakoa: «Izena emateko epea zabaldu zenean, oraindik maskararekin genbiltzan. Normala da beldurra izatea».

Parte hartzaileen profila betikoa da, gutxi-asko: gizonak dira nagusi —izena eman dutenen %85 izan dira oraingoan ere—, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpokoen proportzioa ere bere horretan mantendu da.

Parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko, Puntu Morea ipiniko dute pabiloietan. Eraso matxistez gain, homofoboak eta arrazistak ere saihesteko balioko du, San Vicenteren iritziz. Puntua aurrez aurrekoa zein digitala izango da, jazarpen birtualari erantzuteko, orobat.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©Gorka Rubio / FOKU

«Arima pixka bat falta da orain, bai unibertsitatean eta bai hedabideetan»

Unai Zubeldia - Gipuzkoako Hitza

Bokazioz irakaslea dela aitortu du Joxerra Garziak, baina lan asko egindakoa da bai bertsolaritzan eta bai komunikabideetan. Erretiroa hartuta ere, ikastaroak eman eta eman ari da oraindik.

Herritar ugarik produktuz beteriko poltsak utzi dizkiete Elikagai Bankuko boluntarioei. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Elkartasunez bete dira orgak

Aitor Biain

Hego Euskal Herriko Elikagai Bankuek bilketa nagusia egin dute, urtero bezala. Ehunka tona elikagai eta oinarrizko produktu bildu dituzte dendetan eta supermerkatuetan.
 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Trantsizioa egitea, nola esan... zoriontasun eztanda bat da»

Iker Tubia

Gorputza estaltzen duten babesetan gordetzen da Gomez izotz hockeyan aritzeko. Ia bizi osoan gorde behar izan du emakume zela, baina orain ez du ezkutatzen. Partida hor dago oraindik.
Gazte Euskaltzaleen Sarekoek protesta egin zuten EITBren Bilboko egoitza aurrean, azaroaren 16an. ©KLAK

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.