Enpresak

CAFek 100 milioi euroko bi kontratu sinatu ditu, Atenasen bata eta Sevillan bestea

Atenasko metroko hamalau metro unitate zaharberrituko ditu, eta Sevillarako bi tranbia unitate egingo.

CAFen tranbia bat, Sevillan. CAF
Julen Otaegi Leonet.
2022ko uztailaren 22a
12:17
Entzun

CAFek bi kontratu sinatu ditu, Atenasko metroko unitateak berritzeko eta Sevilla (Andaluzia, Espainia) tranbiaz hornitzeko. Bi proiektuen zenbatekoa 100 milioi euro baino gehiagokoa da.

Atenasko Stasy garraio kudeatzaileak Beasaingo enpresa hautatu du metroko 1 lineako hamalau metro unitate berritzeko. 1983. eta 1985. urteen artean jarri zituzten zirkulazioan unitate horiek, eta asmoa da beste 25 urtez martxan izatea. Proiektuaren lizitazio aurrekontua 70 milioi eurokoa da; Grezian lortu duen lehen kontratu esanguratsua da. 34 hilabeteko epea izango du horretarako.

Sevilla

CAFek bost moduluko bi tranbia unitate egingo ditu Sevillarako, eta 30 urtez horien mantentze lanak egingo ditu. 2023aren amaiera aldera entregatuko ditu. Kontratuan, gainera, jasoa dago unitate gehiago egitea ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.