Igeriketa

Garaipen bikoitza Pol Gil eta Candela Sanchezentzat Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian

Larunbatean Zarautz-Mollarri-Zarautz proba irabazi ondoren, igandean beste horrenbeste egin dute Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian. Guztira 3.300 parte hartzaile espero baziren ere, azkenean 2.224 lagunek osatu dute 50. proba.

Gil eta Sanchez, gaur, Zarauzko (Gipuzkoa) helmugan. ARITZ MUTIOZABAL / ZARAUZKO HITZA
2022ko uztailaren 24a
18:05
Entzun

Faborito nagusi gisa etorri ziren Pol Gil katalana eta Candela Sanchez madrildarra 50. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldira, eta haiengandik espero zena hizki larriz erakutsi dute bi egunetan jarraian. Larunbatean, aise irabazi zuten 5.000 metroko Zarautz-Mollarri-Zarautz proba luzea, eta igandean nagusitasun hori berretsi egin dute Getaria-Zarautz proba nagusian. Gil izan da bi herriak banatzen dituen 2.800 metroko distantzia osatzen lehena gizonezkoetan, 33 minutu eta bi segundoko denboran, eta gauza bera egin du Sanchezek emakumezkoetan, 34 minutu eta 34 segundoan.

Igerilari katalanak onartu du probako errekorra izan duela buruan, baina ezin izan du hautsi; IƱaki Salaberria irundarrarena da egun dagoen marka, 31:47, 2017an lortutakoa. Edonola ere, minutu baten aldea atera dio Hugo Alberto Alves portugaldarrari (34:02); Alves ere bigarrena izan zen atzoko proban. Hirugarren postua, berriz, Unai Arruabarrena hondarribiarrarentzat izan da, garailearengandik minutu eta bost segundora helmugaratuta (34:07).

Candela Sanchezek ere ez du aurkaririk izan, eta bi minutu pasatxoko aldeaz irabazi du zeharkaldia. Podiuma atzoko parte hartzaile berek osatu dute, baina postuz aldatuta. Gaur, Itxaso Alonso bilbotarra iritsi da bigarren postuan (36:58), eta Laura Rodriguez katalana hirugarren tokian (37:49).

Jarraitu irakurtzen Zarauzko Hitza-n.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.