Albistea entzun

Lan merkatua

Etorkinentzako lan baimenak erraztuko ditu Madrilek

Sasoikako langileak beste lanpostu batzuetan ere aritu ahalko dira. Gutxienez bi urte legez kanpo daramatenek bizileku baimena jasoko dute.

Sasoikako langile bat, mahats bilketan, Arabako Errioxan
Sasoikako langile bat, mahats bilketan, Arabako Errioxan Jaizki Fontaneda / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2022ko uztailak 26

Sektore batzuetan ordaintzen diren soldata txikiengatik edo bertako herritarren gehiegizko kualifikazioagatik, langileak aurkitzea lan merkatuko arazorik larrienetako bat bihurtu da. Gai horri buruzko eztabaida betean, Atzerritarren Legea aldatzea erabaki du Espainiako Gobernuak, orain arte lan baimenik ez zuten etorkin ugari lanpostu horiek bete ditzaten.

Erreformaren xedea da erraztea Europako Batasunetik kanpoko atzerritarrak lan merkatuan sartzea eta, bidenabar, bide berriak irekitzea legez kanpo dauden etorkin ugariren egoera legeztatzeko. Jose Luis Escriva Enplegu ministroak erreforma defendatu du ezkutuko ekonomia azaleratzeko eta zenbait sektoretan dagoen eskulan falta arintzeko, hala nola lehen sektorean, eraikuntzan, ostalaritzan eta garraioan. Lege aldaketak hogei egun barru sartuko dira indarrean.

Batetik, kontratazio kolektiboa bultzatu nahi da. Sasoikako langileei lau urteko lan baimena eskainiko zaie urtean bederatzi hilabetez lan egin ahal izateko. Sasoi amaiera bakoitzean beren herrialdeetara itzultzen ez badira, langile horiek bi urteko bizileku eta lan baimena izango dute, luza daitekeena, eta agiri horrekin lan egin ahal izango dute, besteren kontura zein norberaren kontura.

Legezko figura berri bat ere sortuko da: formakuntzagatiko errotzea. Gutxienez bi urte legez kanpoko egoeran daramaten etorkinek bizileku baimena jasoko dute. Urtebeterako baimena jasoko dute «defizitarioa» den lanbideren batean aritzeko ikastaroren batean izena ematen badute, eta, ondoren, bi urtez bizitzeko eta lan egiteko baimena eskatu ahal izango dute, kontratu bat aurkeztuta.

Ikasleak ere bai

Neurriak Europako Batasunetik kanpoko ikasleengan ere izango du eragina. Orain arte, mugatua zuten ikasketak eta lana uztartzea, eta ikasketak amaitzean herrialdean geratzea. Aurrerantzean ez da horrela izango: ikasten dauden bitartean, besteak beste, astean 30 ordu arteko lan kontratuak izan ahalko dituzte. Eta ikasketak amaitzean, herrialdean lan egiteko aukera gehiago izango dituzte: enpresek lan kontratua berritzea erabakitzen badute, lan baimenari eutsi ahal izango diote. Dena den, oraindik xehetasun batzuk daude argitzeko: adibidez, lan baimena jasotzeko eskubidea emango duten ikasketak zehaztea. Erreforma astearte honetan onartu da ministroen kontseiluan, eta bihar argitaratuko da BOE Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean. Hor azalduko dira xehetasunak.

Arauak, halaber, «estaldura zaileko lanbideen katalogo bat» egitera behartuko ditu erkidegoak, langilerik gabeko lanbideak identifikatzeko, eta enpresei kanpoko langileak ekartzeko aukerak errazteko. Zerrendek patronalen eta sindikatuen oniritzia jaso beharko dute.

Erreforma aurrera atera da Barne Ministerioaren eragozpen tekniko batzuk gorabehera. Fernando Grande-Marlaskaren ohartarazi esan zuen erakartze efektua eragin dezakeela eta etorkinekin etekina ateratzen duten mafiak horretaz balia daitezkeela. Egitasmoak ez du Espainiako Gorteen babesa beharko, Errege Dekretu bidez Atzerritarren Legearen araudia aldatuko delako, eta ez legea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Pantailan erosoago

Pantailan erosoago

Iker Aranburu

Facebookekin, harreman birtualen sarea sortu zuen, eta orain, metabertsoarekin, errealitate birtualean beste urrats bat egin nahi du. Lobbyetan asko gastatzen du, Facebooken edukien kontrolari aurre egiteko.

Mark Zuckerberg, AEBetako Kongresuan egindako agerraldi birtual batean. ©MICHAEL REYNOLDS / EFE

Pantailan erosoago

Iker Aranburu

Facebookekin, harreman birtualen sarea sortu zuen, eta orain, metabertsoarekin, errealitate birtualean beste urrats bat egin nahi du. Lobbyetan asko gastatzen du, Facebooken edukien kontrolari aurre egiteko.

Sindikatuen elkarretaratzea Errenterian, lan heriotzak salatzeko. ©LAB

Errenteriako eta Elgoibarko lan heriotzak salatu dituzte sindikatuek

Julen Otaegi Leonet

ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru Errenterian bildu dira. Salatu dute lan heriotzek ez dutela «etenik».

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburua, Radio Euskadin. ©Radio Euskadi

Energia aurrezteko industrian eta «sektore guztietan» lan egin behar dela dio Tapiak

Julen Otaegi Leonet

Energia berriztagarriak bultzatzeko beharra erakutsi du, «industria intentsiboari» beste irtenbide bat bilatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...