Indarkeria matxista

Sexu erasoen salaketak %48 igo dira 2019tik Euskal Autonomia Erkidegoan

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi du «ezkutuan zegoen kriminalitatea plazaratzea» lortu dela.

Indarkeria matxistaren aurkako protesta bat BIlbon. ARITZ LOIOLA / FOKU
Mikel Garcia Martikorena.
2022ko uztailaren 27a
13:40
Entzun

Sexu erasoei dagozkien salaketak %48 ugaritu dira Euskal Autonomia Erkidegoan urteko lehen sei hilabeteetan, 2019an denbora tarte berean izandakoen aldean. Joan den urteko datuekin konparatuta, berriz, kopurua %31 igo da. Sexu askatasunaren aurkako delituei dagokienez, urte batetik bestera %20 gehitu dira, eta 2019tik %51.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak eman ditu datuak, Euskadi Irratiko elkarrizketa batean. Salaketa gehiago jartzeari egotzi dio azken urteetan estatistiketan izandako gorakada. Alde horretatik, igoeraren alde ona aipatu du sailburuak: «Gizartearen eta biktimen sentsibilizazioari esker, ezkutuan zegoen kriminalitatea plazaratzea lortu da». Gaineratu du «benetako egoeraren irudia» gertuago dagoela salaketa horiei esker.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.