Eduki babestua

Sare elektriko adimendunak, deskarbonizazioren ardatza

Iberdrolak, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin, etorkizuneko sare elektrikoak finkatuko dituen zentro teknologiko global bat martxan jarri du Bilbon: Global Smart Grids Innovation Hub.

Global Smart Grids Innovation Hub zentro teknologikoa Iberdrolako sareen egoitzan dago, Bilbon. IBERDROLA
2022ko uztailaren 29a
12:14
Entzun

Duela hamar hilabete jarri da martxan Global Smart Grids Innovation Hub, Bilbon, etorkizuneko sare elektrikoak finkatuko dituen zentro teknologiko globala. Iberdrola konpainiak abiarazi du, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin.

Global Smart Grids Innovation Hub zentro teknologikoa Iberdrolaren hurrengo urteetarako proiektu estrategiko garrantzitsuenetako bat da. Izan ere, sare elektrikoak funtsezko plataforma dira trantsizio energetikoa sendotzeko; hau da, garapen eredu iraunkorrago bat aurrera eraman ahal izateko. «Sarerik gabe, ez dago energia berriztagarririk, eta energia berriztagarririk gabe ezingo da bete Europako Itun Berdea». Zenbait alditan azpimarratu du hori Frans Timmermans Europako Batzordeko presidenteordeak, irmotasunez.

Hainbatetan, sare elektrikoei ez zaie ematen behar adinako garrantzia, baina trantsizio energetikorako gakoa dira, deskarbonizaturik egongo den ekonomia bat lortzeko ezinbesteko plataforma bat. Sare elektrikoei esker, iturri berriztagarri gehiago izango dira, eta joan-etorri iraunkorragoak egiteko, hiri adimendunak sortzeko eta energia autokontsumorako bidea irekiko da.

Nazioarteko lankidetza egitasmoa

Testuinguru honetan, Iberdrolak, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin, Global Smart Grids Innovation Hub zentro teknologikoa martxan jarri du. Egoitza Bilbon dauka, baina nazioartean konektaturik dago. Zentro teknologiko globala da, etorkizuneko sare elektrikoak definitu eta zehaztuko dituena.

Iberdrolako sareen egoitzan dago, Bilboko Larraskitu auzoan, eta 1.000 metro koadro baino gehiagoko gune bat da. I+G+B (ikerketa, garapena eta berrikuntza) arloa bizkortu nahi du deskarbonizazioaren benetako nerbio sisteman: sare adimendunetan. Abangoardiako teknologia, ikerkuntza, prestakuntza eta ekintzailetza uztartzen ditu, eta digitalizazioa, adimen artifiziala, datuen analitika aurreratua eta beste zenbait alorretako azken berrikuntzak bildu.

Iberdrolaren Global Hub gunea nazioarteko lankidetza egitasmo bat da, talentua erakartzeko eta teknologia berriak sustatzeko. Han, 200 profesionalen baino gehiagoren ahalmenak biltzen dira, Europa, Amerika eta Ekialde Hurbileko herrialdeetan berrikuntza proiektuak garatzeko. Gaur-gaurkoz, 120 proiektu identifikatu dira, eta, guztira, 110 milioi euroko balioa dute.

Halaber, Iberdrolak 80 bazkideren gaitasunak batu ditu proiektuan. Bazkideen artean daude, besteak beste, Siemens, GE, Schneider eta Indra konpainiak; Ingeteam, Ormazabal eta Arteche euskal enpresak; Tecnalia zentro teknologikoa, Mondragon Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta Enigmedia eta Relyum start-up-ak –enpresa hasiberriak baina bizkor handitzen ari direnak, informazio eta komunikazio teknologien inguruan sortuak–.

Elkarlanean ariko dira trantsizio energetikoari bide emango dioten etorkizuneko sareetan: energia berriztagarriak ahalik eta gehien erabiliko dituzte, energiaren biltegiratze sistemak erabat integratu, eta elektrizitatearen erabilera berrietarako sarbidea erraztuko dute –mugikortasunean eta klimatizazioan, esate baterako–.

Lan lerroek irtenbideak ekarriko dituzte alor hauetan: instalazio elektrikoek ingurumenean duten eragina murrizteko material eta teknologia berriak baliatzeko; energia berriztagarrien integrazioa errazteko eta ibilgailu elektrikoaren hedatzea sustatzeko ekipoak sortzeko; potentziako elektronika eta energia biltegiratze sistemak aurrera eramateko; eta banaketa sarea digitalizatzeko 5G bezalako sistemetan oinarrituta.

Halaber, Global Smart Grids Innovation Hub guneak ezagutzaren transferentzia sustatzen du, beka eta graduondokoen bidez. Katalizatzailea izango da start-up-en inkubazio eta bizkortze programen bidez enpresa arloa garatzeko, eta adimen lehiakorreko jarduerak aktibatuko ditu, konferentzia globalak diseinatuz, besteak beste.

Perseo, Berrikuntzaren aldeko apustua

Iberdrolak hamabost urte baino gehiago daramatza start-up-en eta enpresa-berrikuntzaren aldeko apustua egiten. Hain zuen ere, hori da konpainiaren ezaugarri nagusietako bat. Horrela, Iberdrolaren start-up-en programak (PERSEO) etorkizuneko teknologiak erabiltzeko bidea erraztu nahi du, eta, bidenabar, sektore elektrikoko start-up-en ekosistema global bat aurrera eramatea sustatu, iraunkortasunean oinarriturik, betiere. Horretarako, Iberdrolak 175 milioi euro inbertitu ditu, enpresa sortuberrietarako inbertsioen, Perseo Venture Builder unitatearen, proiektu pilotuen funtsen eta Iberdrola Start-up Challenge egitasmoaren bidez.

Iberdrolaren enpresa-berrikuntzaren aldeko apustu irmoa PERSEO start-up-en programaren bidez egituratzen da 2008. urtetik. Konpainian berrikuntza hainbat programaren bidez bultzatzeko tresna bat da, eta Iberdrolarentzat balio esanguratsua sor dezaketen negozio aukeretan erabiltzekoa.

Sortu denetik, PERSEO programak 100 milioi euro inbertitu ditu berrikuntza irekia babesteko eta teknologia eta negozio eredu berritzaileak aurrera eramaten dituzten start-up-ekin sinergiak sortzeko. Hori guztia, ekonomiaren elektrifikazio eta deskarbonizazio handiagoaren bitartez energia sektorearen iraunkortasuna hobetzea ahalbidetzen duten egitasmoei garrantzia emanez.

Besteak beste, PERSEO programak arrisku-kapital inbertsioak egiten ditu, aliantza estrategikoak egin, start-up-entzako lehiaketak antolatu, eta proiektu pilotuak edo kontzeptu-probak martxan jartzen ditu (PoC, Proof of Concept), berrikuntza ahalik eta gehien bultzatzeko enpresaren munduan, helburua etengabeko hobekuntza izanik.

PERSEO programak urtero hamar erronka sustatzen ditu, sortu berriak eta goraka ari diren mundu osoko teknologia-enpresen artean, asmo honekin: konpainiaren eraginkortasuna hobetuko duten proposamenak jasotzea, konpainiaren lehiakortasuna areagotzeko eta merkatu berrietan kokatzeko, eta, aldi berean, ingurumenaren gaineko eragina txikiagotzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.