Albistea entzun

Uso lasterketak

20.000 uso mezulari, bidean galduak

20.000 uso desagertu dira Okzitaniatik Belgikara bidean, nazioarteko lasterketa batean, baldintza meteorologikoen eraginez. Milaka euro balio dezake uso bakoitzak.

Uso mezulariak, Zoerselgo (Belgika) haztegi batean.
Uso mezulariak, Zoerselgo (Belgika) haztegi batean. STEPHANIE LECOCQ / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Hodei Iruretagoiena -

2022ko abuztuak 3 19:03

Waterlooko uso mezulari ezagunak adina ez, agian, baina badute balio bat eurotan Narbonatik (Okzitania) Liejara (Belgika) bidean desagertu diren 20.000 uso mezulariek. Nazioarteko uso lasterketa batean galdu dira: 26.149 hegazti askatu zituzten astelehenean Mediterraneo itsasoaren ondoan, baina haietako asko eta asko ez ziren helmugara iritsi. Milaka euro balio dezake halako uso bakoitzak; 2019an, esaterako, txinatar bildumazale batek 1,6 milioi euroan erosi zuen New Kim izeneko uso bat, astelehenean jokatutakoaren moduko lasterketetan nabarmendu zela eta.

Ezaguna da Waterlooko batailaren berri eman zuen uso mezulariaren istorioa: Nathan Mayer Rothschild baroi eta bankari ingelesak haien bidez jakin zuen, inork baino lehen, Ingalaterrak Napoleon Bonaparte buru zuen Frantziako armada garaitu zuela. Milioiak egin zituen gero Ingalaterrara hegan iritsitako informazio hari esker. Britainiar bonuak saldu, guztiek guda Ingalaterrak galdu zuela sinetsi eta bonuen prezioa merkatzea lortu ondoren, Rothschildeko baroiak erosi egin zituen berriz. Benetan gertatua zabaldu zenean, asko igo zen bonuen prezioa.

Kolonbofilia elkartea, kexu

Waterloora ez, baina inguru hartara iritsi behar ziren asteon galdutako uso mezulariak; Liejara. Gertatutakoaren ondoren, kexu agertu da Belgikako Kolonbofilia Elkartea —usoak hazi eta hezteari esaten zaio kolonbofilia—. Liejako antolatzaileei bota diete die errua, baldintza meteorologiko egokirik ez zegoen arren usoak askatzea eta lasterketa hastea baimentzeagatik. Azaldu dutenez, lasterketaren ardura zuten alde guztiek ez ziren ondo komunikatu, eta hortik erabakiaren okerra.

Uso mezulariek kilometro ugari egin ditzakete ordu gutxitan. Uso lasterketatan, 1.000 kilometro arteko distantziak egin ohi dituzte; leku batean askatu, eta habiara lehenago nor iristen den kalkulatzen dute. Bero handia badago edo edateko urik topatzen ez badute, ordea, orientazioa gal dezakete. Belgikan tradizio eta afizio handia dute halako lasterketak egiteko.

Ez da lehen aldia halako lehiaketetan milaka uso galtzen direna. Iazko udan, esaterako, 9.000 hegaztitatik 5.000 inguru galdu ziren Ingalaterran. Belgikako federazioak azaldu du neurriak batzuk hartzea aztertzen ari direla, halakorik berriz gerta ez dadin; besteak beste, kamerak erabiltzea, eta kolonbofilo eta meteorologoak jartzea lasterketak zeharkatzen dituen probintzietan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskadi Irratiko mikro bat. ©Foku

Euskadi Irratiko langileek murrizketak egiteko irizpideak gaitzetsi dituzte

Urtzi Urkizu

Miramongo Euskadi Irratiko langile batzordeak eta erredakzio kontseiluak zuzendaritzari eta EITBren administrazio kontseiluari eskatu diete 24 orduko informazio zerbitzuari eusteko.

Joseba Sarrionandia <em>Kristalezko begi bat</em>-en pasarte bat irakurtzen, atzo, Bilboko Arriaga antzokian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Meaberen 'Kristalezko begi bat' irakurri dute Bilboko Arriagan

Amaia Igartua Aristondo

Miren Agur Meaberen 'Kristalezko begi bat' eleberria irakurri dute ahots goran Bilboko Arriaga antzokian, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako XVI. Irakurraldi Jarraituan.

 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Kontsultaren eta laborategiaren artean zubiak eraikitzea dagokit»

Iker Tubia

Laguntza eta jakin-mina aipatzen ditu Mendibek neurologiaz hitz egitean, baita pazienteak eta talde lana ere. Esklerosi anizkoitzaren alorrean izan diren aldaketa «sekulakoak» azaldu ditu. Esan duenez, alzheimerra eta AEA dira erronka nagusiak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...