Albistea entzun

ETA-ren armagabetzea

«ETAren lehergai biltegi zahar bat» aurkitu dute Biarnon

Akozeko aparkaleku batean bost bidoi atzeman dituzte, euskarazko idazkiekin, hango agintarien arabera.

Akozeren kuspegi bat, iparraldetik.
Akozeren kuspegi bat, iparraldetik. Sten Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2022ko abuztuak 6

Aspeko haraneko Akoze (Acus-Accous, Okzitania) herriko bazter batean leherkariz beteriko bost bidoi topatu dituzte. Prokuradorearen arabera, ETAren biltegi zahar bat izatea da litekeena.

Adierazi dutenez, nekazari batek bost bidoi topatu zituen atzo, harresi baten barruan, Aoulet deituriko lekuko aparkaleku batean. Herriko alkate Dany Barraudek esan duenez, plastiko urdina ikusi du nekazariak harri bat mugitu duenean. Hainbat bidoi atera ditu, eta barruan begiratu duenean, hauts zuri bat sumatu du.

Parisek Paben duen prokuradore Cecile Gensacek adierazi duenez, «litekeena da ETAren zulo zahar izatea». Izan ere, alkateak esan du bidoietan amonio nitratoa zegoen idatzita. euskaraz, eta pisua.

Leherkariez arduratzen diren teknikariek gaur goizean jaso dituzte gaiok. Herritar batzuek leherketak entzun dituztela zabaldu du Sud Ouest egunkariak. Fiskalak gaineratu du «gai zaharrak» zirela, eta kontuz maneiatu behar izan dituztela, eraman aurretik.

Zakur taldeekin aritu dira inguruan, baina ez dute beste biltegirik topatu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

PSNko eta UPNko kideen arteko bilera, gaur goizean. ©FOKU

PSNk baztertu egin du UPNrekin akordio bat egitea, eta EH Bildurekin elkartuko da

Iosu Alberdi

Alzorrizen hitzetan, EH Bildurekin ere ez dute gobernua negoziatuko. Geroa Baik EH Bilduren hautagaia babestuko du Eguesibarren.

Andoni Ortuzar, hauteskunde kanpainako ekitaldi batean. ©Monika del Valle / Foku

Ortuzarrek adierazi du Iriarteren proposamena ez dela «arrazoizkoa»

Iosu Alberdi

Urruzunoren esanetan, «legitimoak» dira EH Bildu gabeko gehiengoak, baina azaldu beharra dago norekin eta zertarako egiten diren.

Ertzainak ekitaldi bat jagoten Gasteizen. ©David Aguilar / EFE

ELAk "polizia ereduari" egotzi dizkio Ertzaintzaren barne arazoak

Gotzon Hermosilla

Mitxel Lakuntzak esan duenez, Ertzaintzan ideologia guztietako kideak daude, «baita eskuin muturrekoak ere»

Dozenaka torturatuk otsailean Donostian eginiko agerraldia. ©A. CANELLADA / FOKU

Salatu dute Jaurlaritzak Torturaren Aurkako Eguneko ekitaldiak atzeratu dituela

Jon O. Urain

Egiari Zor-en arabera, Justizia Sailaren azalpena da «alderdien konfrontaziorako elementuak sortzea eragotzi» nahi duela

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.