Albistea entzun

Greba

Kiroldegi eta igerilekuetako langileak greban dira Nafarroako hainbat herritan

Piketeak eta elkarretaratzeak egin dituzte goizean, eta iluntzerako elkarretaratze bateratua antolatu dute, 19:00etan, Iruñeko udaletxe aurrean.

Kiroldegi eta igerilekuetako langileak, goizean, Artican egindako elkarretaratzean
Kiroldegi eta igerilekuetako langileak, goizean, Artican egindako elkarretaratzean @FSCNavarra Tamaina handiagoan ikusi

Hodei Iruretagoiena -

2022ko abuztuak 11 13:31

Nafarroako hainbat herritako igerileku eta kiroldegiak itxita daude gaur, horiek kudeatzen aritzen diren langileen greba dela eta. Soldata eta hitzarmen «duinak» eskatu dituzte kiroldegi eta igerilekuetan harrera, sorospen, garbiketa eta mantentze lanpostuetan aritzen diren beharginek. Besteak beste, soldatak KPI kontsumo prezioen indizeari egokitzea exijitzen dute; hau da, %6ko igoera. Izan ere, bi urte baino gehiago dira soldatak izoztuak dituztela; 2020ra artekoa zen adostutako azken lan hitzarmena, eta berritu gabe dago ordutik.

Herri ugaritan eragin du grebak: Azkoienen, San Adrianen, Eguesibarren, Mutiloabeitin, Sarrigurenen, Arangurenen, Zizur Nagusian, Artikan, Gelbentzun, Caparroson, Orkoienen eta Lekunberrin, besteak beste. Hemezortzi igerileku daude itxita Iruñerrian, hiru Erriberan, eta halaxe dago Lekunberrikoa.

Informazioa banatzen aritu dira grebalariak goizean, eta elkarretaratze batzuk ere egin dituzte herriz herri. 19:00etan, berriz, bilkura bateratua egingo dute Iruñean, udaletxe aurrean, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta.

ELAk ohar bidez salatu duenez, Zizur Nagusia, Egues eta Azkoiengo udalek gutxieneko zerbitzuak ezarri nahi dituzte greban diren lanpostuetan, eta neurri horiekin greba eskubidea urratzen ari direla gaitzetsi du. Izan ere, sindikatuek gogorarazi dute kiroldegiak eta igerilekuak ez direla funtsezko zerbitzuak: «Funtsezko zerbitzua ez denez eta iraupen luzeko greba ez denez, gutxieneko zerbitzuak ez daude inola ere justifikatuta. Bestalde, Zizur Nagusiko, Eguesibarko eta Azkoiengo udalek ez diote gutxieneko zerbitzu horiek ezartzeko eskatu lan agintaritzari, eta, gainera, alegazioak egiteko eskubidean betoa jartzen die sindikatuei».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Frantziako Asanblea, erretretaren erreformaren eztabaida batean. ©Teresa Suarez / Efe

Erretretaren erreforma geratzeko azken saioa antzua izan da

Iker Aranburu

Debate garratz eta zaratatsu baten ondoren, LIOT taldeak kendu egin du erreforma bertan behera uzteko proposamena, aurretik Yael Braun-Pivet Asanbleako presidenteak edukiz hustu duelako.

Hiru igeltsero lanean, Bilboko eraikin batean. ©Luis Tejido / EFE

Bizkaiko eraikuntza: lehen greba 30 urtean

Imanol Magro Eizmendi

Sindikatuek lanuzteak deitu dituzte ostiralerako Bizkaiko eraikuntzan, KPIaren araberako soldata eguneraketak eskatzen dituztelako. 1994an deitu zuten greba azken aldiz.

Paper bobina batzuk, artxiboko irudi batean. ©BERRIA

Energiaren eta lehengaien prezioa oraindik galga dira paperaren industriarentzat

Aitor Biain

Jarduera apaldu arren, fakturazioa handitu zuten enpresek iaz. Aurreikuspenak, ordea, ez dira onak, eta, eskariak handitu ezean, baliteke kolokan geratzea enpresa batzuen errentagarritasuna.

Inflazioak gastu pribatua murriztu du, eta horrek ekarri du atzeraldia. ©Clemens Bilans / Efe

Eurogunea ere atzeraldian dago

Iker Aranburu

Eurostatek zuzendu egin du duela aste batzuk aurreratutako datua, eta %0,1eko uzkurtzea iragarri du urteko azken bi hiruhilekoetarako.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...