Albistea entzun

Irlandako errugbi federazioak debekatu egin die emakume transei emakumezkoen taldeetan jokatzea

Federazioaren esanetan, emakume transek «abantailak» dituzte «indarrari, energiari eta gaitasun fisikoari dagokienez». Dublingo The Emerald Warriors LGTBI errugbi taldeak salatu du hartutako neurria «atzerakoia» dela, eta federazioari eskatu dio erabakia atzera botatzeko.

Emerald Warriors errugbi taldeko zaleak eta kideak, 2019an
Emerald Warriors errugbi taldeko zaleak eta kideak, 2019an Emerald Warriors instagram kontua Tamaina handiagoan ikusi

Lide Egizala Urteaga -

2022ko abuztuak 11

Irlandako LGTBI komunitateak gogor kritikatu du IRFU errugbi federazioak emakume transgeneroei emakumezkoen taldeetan jokatzeko debekua ezartzea erabaki izana. Dublingo The Emerald Warriors LGTBI errugbi taldeak salatu du neurria «atzerakoia» dela, eta IRFUri eskatu dio erabakia atzera botatzeko. Taldearen ustetan, politika horrek «are gehiago» murriztuko ditu transgeneroak «seguru» sentituko diren guneak, eta, azpimarratu duenez, «errugbiari, kirolari eta gizarteari» eragiten dien gai bat da. Gaineratu du erabakia ez datorrela bat «kirolaren balioekin».

IRFUk atzo eman zuen erabakiaren berri, eta onartu zuen gaia «delikatua eta zaila» dela. Alabaina, nabarmendu zuen neurria «beharrezkoa» dela, eta argudiatu emakume transek «abantailak» dituztela «indarrari, energiari eta gaitasun fisikoari dagokienez». Era berean, federazioak zehaztu du gizon transgeneroek gizonezkoen taldeetan jokatzen jarraitu ahal izango dutela «idatzizko baimena ematen badute eta arriskuen ebaluazioa egiten bada».

Aaron Doyle The Emerald Warriors egunkariko inskripzio arduradunak News Talk irratian jakinarazi duenez, IRFUrekin «lanean jarraitu» nahi dute gai hori lantzeko. Espero dute datozen hilabeteetan «plan bateratu bat» egin ahal izatea. Haren ustez, federazioak bertan behera utzi beharko luke erabaki hori, eta «kasu bakoitza banaka» aztertu, lehendik ezarrita zeuden irizpideak aintzat hartuta.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskariansek eta Irlandako Munster taldeak 2006an Miarritzeko Aguilera estadioan jokatutako partida. ©BOB EDME

Euskal errugbia batuz

Iñaki Berastegi

Sei urteren ostean, Euskariansek lagunarteko partida bat jokatuko du gaur: Kataluniako selekzioa izango du arerio Donostian, Anoetako estadio txikian. Zazpiko errugbian ere «anbizio handiko egitasmoa» osatu nahi dute.

Simone Inzaghi Inter Milaneko entrenatzailea eta Pep Guardiola Manchester Cityko entrenatzailea. RONALD WITTEK / efe - Adam Vaughan / EFE ©BERRIA

Cityk Txapeldunen Liga aurrenekoz irabaz dezake gaur

Eñaut Agirrebengoa

Cityk Txapeldunen Liga aurrenekoz irabaz dezake gaur, eta sasoi honetako hirugarren titulu handia lortu. Ezustean harrapatu nahi du Interrek (21:00, La 1 eta TF1).

 ©JULIO MUÑOZ / EFE

Catenak Osasunan jokatuko du, eta Traorek, Realean

Berria

Talde txuri-urdinak jakinarazi du Cecilia Marcosek beste bi urtez jarraituko duela klubean, 2025eko ekainera arte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...