Albistea entzun

OSASUNA 2-1 SEVILLA

Bikain hasi dira gorritxoak

Osasunak Sevillari irabazi dio Sadarren, ligako lehen partidan. Chimy Avilak sartu du lehen gola, Rafa Mirrek berdindu egin du, eta Aimar Orozek sartu du garaipenaren gola, penaltiz.

Aimar Oroz, garaipenaren gola ospatzen.
Aimar Oroz, garaipenaren gola ospatzen. Iñigo Uriz / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Julen Etxeberria -

2022ko abuztuak 12 15:45

Jagoba Arrasatek entrenatutako taldeak ezin hobeto ekin dio ligari: irabazi egin du lehen partida. Sevilla hartu du mendean, Sadarren. Merezitako garaipena izan da, hobeto aritu baita. Meritu handiko garaipena da ere bai, Espainiako taldea koska bat gorago baitago, eta asmo handiagoko helburuak baititu. Baina gaur, gorritxoak nagusi izan dira.

Erasokor jokatu nahi zuen Arrasatek, eta jokalariek entrenatzaileak agindutakoa bete dute. Bero handia egin izanagatik ere, erritmo bizian aritu dira gorritxoak hasi eta buka. Indartsu zelairatu dira, eta azkar jaso dute saria: bederatzigarren minutuan, Ruben Peñak —lehen partida jokatu du Osasunarekin— erdiraketa ederra egin du eskuinetik, eta Chimy Avilak buruz sartu du gola. Nekez izan zezakeen hasiera hoberik partidak.

Baina gutxi iraun die pozak etxekoei, gola sartu eta hurrengo jokaldian berdindu baitu Sevillak. Papu Gomezek pase ederra eman dio Rafa Mirri area barruan, eta aurrelariak ez du aukera alferrik galdu. 11. minutua zen.

Golak ez du etxekoen gogoa apaldu. Indarrean jarraitu dute, eta arriskua sortzen hasi dira. Lucas Torrok izan du lehen aukera: urrutitik jaurti du, baina Bonok geldiketa bikaina egin dio. Aukera garbiagoa izan du handik gutxira Moi Gomezek —lehen partida jokatu du—, baina haren jaurtiketa zutoinera joan da. Osasuna gehiago zen, baina Sevilla ez zegoen geldirik. Hala, Thomas Delaneyk gertu izan du gola, baina haren jaurtiketa zutoinera joan da ere bai. Banakoarekin amaitu da lehen zatia.

Bigarren zatian lehia estutu egin da. Arrasatek eta Julen Lopetegik aldaketak egin dituzte, freskotasuna emateko asmoz. 73. minutuan gertatu da partidako jokaldi erabakigarria. Epaileak penaltia adierazi du Gomezen eta Jon Moncayolaren arteko lehia batean. Aimar Orozek bota du penaltia, eta ez du huts egin. Aratzuriko (Nafarroa) 20 urteko erdilariak bigarren partida jokatu du lehen taldearekin. Duela bi urte jokatu zuen lehena, Sadarren, baina hamar minutuz bakarrik egon zen zelaian. Gaur, hasieratik aritu da aurreneko aldiz, eta partida bikaina jokatu du. Arrasatek haren alde egin du, eta ezin hobeto atera zaio apustua.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jonas Vingegaard iaz, Euskal Herriko Itzuliko azken etapan, Arraten. ©JUAN HERRERO / EFE

Vingegaard izar nagusia Itzulian

Beñat Mujika Telleria

Frantziako Tourreko garailea Euskal Herriko errepideetan izango da. Daniel Felipe Martinez iazko txapelduna ere lehian izango da. Lasterketa apirilaren 3tik 8ra jokatuko da

Meriem Ezbida Zuazoko atezaina, atzo, entrenamendua hasi aurretik. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Buruari partida irabazi nahian

Iñigo Lasa

Zuazo eskubaloi taldea bolada txarrean da, eta Meriem Ezbida atezainak onartu du «psikologikoki nekatuta» dagoela taldea. Gaur Valladoliden jokatuko dute (19:15).

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Pizgarri ederra da aspaldiko lagun batekin txapeldun izaten saiatzea»

Julen Etxeberria

«Gustuko tokian» daudela dio Altunak: hark eta Tolosak finala jokatuko dute igandean Bilbon, Elordiri eta Zabaletari irabazten badiete. «Txapelketa biribila» egin dutela dio, eta argi utzi du inola ere ez litzatekeela porrota izango finaletik kanpo geratzea.
Sebastian Coe World Athleticseko presidentea, iaz. ©Erik S. Lesser / EFE

Munduko Atletismo Federazioak debekatu egin die emakume transei nazioarteko lehiaketetan parte hartzea

Julen Otaegi Leonet

Emakumezkoen lehiaketak «babesteko» erabakia dela dio Sebastian Coe federazioko presidenteak; emakume transek zein sexu garapen desberdina duten kirolariak ezingo dute lehiatu nazioartean baldintza batzuk bete ezean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...