Arrauna

Oriok bederatzigarren bandera irabazi du Euskotren ligan

Ondarroan nagusitu eta gero, bihar lor dezake Euskotren liga hirugarrenez irabaztea. Nahikoa luke Arraunen aurretik sailkatzea Castro Urdialesen (Espainia).

jarraia217066.jpg
Aitor Manterola Garate.
2022ko abuztuaren 13a
21:50
Entzun

Orio pausoz pauso ari da Euskotren ligako garaipenera gerturatzen. Gaur eman du beste bat, hamargarrena, Ondarroan. Bederatzigarren bandera irabazi du 11 jardunalditan (Arraunenak dira beste bi garaipenak, bandera batekin), eta bihar bertan lor dezake liga hirugarrenez irabaztea. Castro Urdialesen ariko dira (11:40ean). Zazpi puntuko tartea dago orain, eta bihar zortzikoa edo handiagoa bada aldea bihar, Zarauzko datorren asteburuko bi estropadei liga traineruan ondo lotuta duela ekingo lioke.

Denborei begiratuta, estu joan da gaurkoa. 3,24 segundo baino ez dizkio atera Arrauni, eta 5,82 Donostiarrari. Tolosaldeak hamar segundoren barruan sartzea lortu du, 10.94ra. Oriok ziaboga aurreko eta ondorengo metroetan atera dio koska aurkari zuzenari, eta nola itsasoa bare egon den, pare bat segundoko aldea nahikoa izan du.

Atzekoen lehian, Donostiarrak hirugarren puntua sartu dio Tolosaldeari bien arteko lehian. Azkena bakarrik joango da jaitsierako kanporaketa jokatzera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.