Arrauna
Oriok hirugarren aldiz irabazi du Euskotren Liga
Hamalau ehuneneko eskasegatik irabazi du gaur Castro Urdialesen, eta denboraldiko hamargarren bandera astindu du.

Aliron-a izango da gaur Orion. Horiek, gaur, nahikoa zuten Arraun Lagunaken aurretik amaitzearekin matematikoki liga erabakita uzteko. Eta lortu dute, baina gogor lan eginda: hamalau ehuneneko eskaseko tartearekin irabazi dute denboraldiko hamargarren bandera, Castro Urdialesen (Espainia).
Gaur Castroko bandera eta liga ziurtatuta datoz gure neskak etxera! ZORIONAK NESKAK eta Aupa Orio! #nioriorekin #etengabekoubera
— Orio AE (@CRO_OrioAE) August 14, 2022
ðÂÂ¥: @eitbkirolak @euskaltelebista pic.twitter.com/B16p2AL1uJ
Denboraldia, ordea, aise dominatu du Oriok. Orain arte jokatu dituzten hamabi estropadetatik hamar irabazi dituzte. Denboraldia parekatuta hasi zuten Oriok eta Arraun Lagunakek, baina azken estropadetan nabaria izan da bi ontzien arteko tartea.
Gaurko estropadan Tolosaldea izan da hirugarren, eta Donostiarra laugarren. Itzulerako luze hobea egin dute tolosarrek, eta sailkapenean bien arteko tartea estutzea lortu dute.
Horrela daude gauzak: 46 puntu ditu Oriok, 38 Arraun Lagunakek, 19 Donostiarrak eta 17 Tolosaldeak. Zarauzko Ikurrinaren bi jardunaldiak soilik geratzen dira liga amaitzeko, eta, ondorioz, ezinezkoa da jada Arraun Lagunakek Oriori errenta jatea. Ikurrina hori, ordea, preziatua da, eta ziur hura lortzeko ere lehia estua izango dela bi ontzi indartsuenen artean.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.