Albistea entzun

Arrauna

Hondarribiak irabazi du Castro Urdialesen, eta sailkapena estutu du

Pasa den asteburuko kolpeari buelta eman dio Ama Guadalupekoa-k. Urdaibaik bigarren amaitu du, eta ondo eutsi dio lidergoari.

Hondarribia garaipen bat ospatzen, artxiboko irudi batean.
Hondarribia garaipen bat ospatzen, artxiboko irudi batean. Oskar Matxin Edesa / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko abuztuak 14

Azkarra izaten jarraitzen du Hondarribiak. Pasa den asteburuan, Getarian (Gipuzkoa), bigarren ziabogan izandako akats baten ondorioz hamargarren egin zuten, eta Eusko Label Ligako lidertza galdu zuten, Urdaibairen mesedetan. Atzo ere azkarragoak izan ziren bermeotarrak. Baina gaur, Castro Urdialesen (Espainia), Ama Guadalupekoa-k argi utzi du ez duela amore eman.

Itsaso mugitua zegoen; olatuak albotik jotzen zituen traineruak, eta haizeak ere ez die lana erraztu patroiei. Egoera horretan, gaur ere baldintzek emaitzetan eragina izan zitekeela zirudien. Ez da, ordea, atzoko erokeriarik izan. Getariak irabazi du lehen txanda Zierbenaren aurretik, Donostiarrak bigarrena Orioren aurretik, eta ohorezko txandan Hondarribia gailendu da Urdaibairen aurkako buruz burukoan.

Bou Bizkaia-k, behintzat, lortu du bigarren postuari eustea. Garrantzitsua zen sailkapenera begira. Hondarribiak 20:30,74 minutu behar izan ditu lanak amaitzeko; bost segundu gehiago Urdaibaik, sei gehiago Donostiarrak, eta hamalau gehiago Oriok.

Bosgarren postua lortu du gaur ere Getariak, Santurtziri 44 ehuneneko aterata. Zazpigarren izan da Zierbena, eta zortzigarren atzoko garailea, Ondarroa. Lekittarrak azken postuan amaitu du.

Urdaibai, sendo

Gaurko emaitzekin, Urdaibaik hiru puntuko errentari eusten dio sailkapen nagusian. 149 puntu dituzte bizkaitarrek, 146 ditu Hondarribiak, eta 144 Donostiarrak.

Sailkapenaren behekaldean, asteburua beltza izan da Lekittarrarentzat. Zortzigarren postuan da Cabo 65 punturekin, eta atzetik ditu Ondarroa 63rekin, Santurtzi 59rekin, Lekittarra 54rekin eta Ares 43rekin.

Sei estropada falta dira liga amaitzeko, eta ezer ez dago erabakita. Zarauzko Ikurrina da hurrengo erronka.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jose Javier Zabaleta, Aitor Elordi, Martin Alustiza, Unai Laso eta Ander Imaz, atzoko pilota aukeraketan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Dena prest daukate finalerako

Joxerra Senar

Elordi eta Zabaleta, eta Laso eta Imaz pozik geratu dira igandeko finalerako hautatutako hiru pilotekin. Nafarroa Arenan pilota biziak azkar higatzen direla eta defentsa lanak zailtzen direla azaldu dute
 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Beharbada hau da ordainsaria laster goian egoteko berriz»

Ainara Arratibel Gascon

Hamasei denboraldi daramatza talde zuri-gorrian Diezek, eta onartu du orain arteko «gogorrena» izaten ari dela. Argi du hurrengo hiru partidak gako izango direla jaisteko postuetatik erabat aldendu ahal izateko.
 ©JAVIER BELVER / EFE

Nahi bai, baina ezin

Beñat Mujika Telleria

Araskik galdu egin du Zaragozaren aurka, eta Espainiako Kopatik kanporatu du etxeko taldeak. Hasieratik nagusitu da Zaragoza
Osasunaren eta Mallorcaren arteko joaneko partidako argazkia. ©I. URIZ / FOKU

Etenalditik Mallorcara, San Mamesera joan aurretik

Berria

Osasunak asteartean jokatuko ditu Kopako finalerdiak, baina lehenbizi Mallorcaren aurka jokatuko du gaur.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...