Indarkeria matxista

Indarkeria sexualarekin lotutako salaketen erdiak adingabeek jarritakoak dira Nafarroan

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak adierazi du joan den ekainean indarkeria matxistarekin lotutako 165 salaketa egon zirela

Indarkeria Sexistaren Aurkako Emakumeen Plataforma, Iruñean. IDOIA ZABALETA
Isabel Jaurena.
2022ko abuztuaren 19a
11:24
Entzun

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak (Nabi) jakinarazi duenez, 2020tik 2021era bitarte %27 areagotu ziren indarkeria matxistari lotutako salaketak Nafarroan. Nabiren arabera, kezkagarria da autonomia erkidegoaren egoera. Izan ere, aurtengo lehenbiziko sei hilabeteetan indarkeria matxistaren 883 salaketa egon dira, eta horietatik 88 adingabeek jarritakoak dira.

Indarkeria sexualarekin lotutako datuei erreparatuz gero, Nabik adierazi du adingabeen egoera are kezkagarriagoa dela. Izan ere, urte hasieratik ekainera bitarte egon diren 102 salaketen erdiak (47) hemezortzi urtetik beherako gazte eta haurrek jarritakoak dira.

Datu orokorrei begira, salaketen %55 indarkeria fisiko zein psikologikoa jasan duten emakumeek jarritakoak dira. %16, berriz, indarkeria psikologikoa jasan dutenek jarriak. Salatuak babes baimenen bat urratu zuelako jarri ziren bertze 146 salaketak. Joan den ekainean bertan, 165 emakumek jarri zuten salaketaren bat Nafarroan. Horietako 87 indarkeria fisiko zein psikologikoa pairatzegatik jarri ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.