Espainiako Vuelta

Jumbo-Visma izan da bizkorrena, eta Gesink da aurreneko liderra

Jumbo-Visma gailendu da taldekako erlojupekoan, eta lehenengo aldeak zabaldu ditu Roglicek aurkariekiko.

Jumbo-Vismako txirrindulariak, helmugan. VINCENT JANNINK / EFE
Beñat Mujika Telleria.
2022ko abuztuaren 19a
21:31
Entzun

Jumbo-Vismak irabazi du taldekako erlojupeko saioa, eta Robert Gesink beteranoa (Jumbo-Visma) da aurtengo lehenengo liderra. Ineos eta Quick-Step izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Hiru urte ziren taldekako erlojupekoa World Tourreko lasterketetatik kanpo zegoela. Espainiako Vueltak, ordea, berriro ekarri nahi izan du lehiara. Ibilbideko errepideak zabalak ziren arren, bihurguneek taldekideen erreleboak zailtzen zituen. Goizean euria ere egin du Utrechten, baina zoru lehorrean aritu dira ziklistak.

BikeExchangek ezarri du kontuan hartzeko lehenengo denbora Utrechteko helmugan. Hainbat taldek baina denbora gutxiago behar izan dute helmugara iristeko, baina Ineosek bota du denbora hori. Faborito guztiak amaieran atera dira, eta euren arteko lehia bizia izan zen. Quick-Stepek gertu izan du Ineosen denbora hobetzea, baina segundo bakar batengatik ez du lortu. Movistar ere urruti gelditu da Ineosengandik, eta Jumbo-Visma izan da irteten azken taldea.

Bi talde handien arteko lehia izan da amaieran, eta Herbeherertako taldeak azkarrago osatu zuen ibilbidea. Hamahiru segundoren aldea atera zion Jumbo-Vismak, Ineosi, eta, helmugan aurrena Gesink izan denez, taldeko beteranoena, hark jantzi du maillot gorria. Hortaz, zabaldu dira faborito nagusien artean aurreneko tarteak. Primoz Roglicek (Jumbo-Visma), hamahiru segundoren aldearekin hasiko du bigarren eguna Richard Carapaz (Ineos) aurkari nagusiarekiko. Azken horren etorkizunaren harira, gaur egin da ofizial Education First taldearekin sinatu duela akordioa bost urterako. Hau du Ineosekin azken lasterketa. Joao Almeidak (UAE) ia minutu erdiren aldea dauka, dagoeneko, Roglicekiko, eta Jai Hindleyk (Bora) 40 segundo baina gehiagokoa.

Biharko etapa izango dute esprinterrek aurreneko aukera helmugan besoak altxatzeko. Tropel handia espero da helmugan, eta baliteke haizeak bere garrantzia izatea lehenengo esprintean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.