Bilboko Aste Nagusiko zazpi ziztada kasu ikertzen ari dira

Emakume batek salatu du Atharratzeko festetan ziztatu dutela.

Bilboko Konpartsek eraso matxisten aurka egindako agerraldia, Aste Nagusia hastear zela. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2022ko abuztuaren 22a
10:49
Entzun 00:00:0000:00:00

Bilboko Aste Nagusia hasi zenetik bi egun baino pasatu ez diren arren, dagoeneko zazpi ziztada kasu ikertzen ari dira. Horietako bost atzo jakinarazi zituzten, eta gaur beste biren berri eman dute. Gainera, beste emakume batek salatu du asteburuan Atharratzeko festetan (Zuberoa) ziztatu egin dutela.

Bilboko kasuei dagokienez, atzo bost emakumek esan zuten ziztatu egin zituztela, eta horietako hiruk behintzat salaketa jarri dute dagoeneko; gaur, berriz, Bilboko Areatzan izandako beste bi ziztadaren berri eman dute. Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak ikerketak zabaldu dituzte.

Bilboko kasuez gain, Atharratzeko festetan ere egon da salaketa bat ziztadagatik. Biktima gaizki sentitzen zen, eta ospitaleko larrialdietara eraman behar izan zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.