Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

ARRAUNA

Donostiarra ez zigortzea erabaki du TKEko Lehiaketako epaileak

Epaiaren arabera, Iker Imazen auzian, Kaiarriba «ez zen aritu fede txarrez», eta ez zen «saiatu» TKE «engainatzen», ezta «gainerako klubak ere». Bost eguneko epea izango dute helegiteak aurkezteko.

Donostiarra, etxeko estropadan, Eusko Label ligako bigarren jardunaldian.
Donostiarra, etxeko estropadan, Eusko Label ligako bigarren jardunaldian. Andoni Canellada / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Mikel O. Iribar -

2022ko abuztuak 27 16:46

Donostiarra Kaiarriba Arraun Elkarteko arraunlari Iker Imazen auziaren harira, TKE Traineru Kluben Elkarteko Lehiaketako epaileak ezetsi egin ditu bost kluben helegiteak; hain zuzen, Donostiarrak Imaz arraunlaria Eusko Label ligako lehen bi jardunaldietan harrobiko gisa aurkeztean izandako fede txarra salatu zuten talde horiek. TKEko Lehiaketako epailearen arabera, Donostiarra «ez zen aritu fede txarrez», eta ez zen «saiatu» TKE «engainatzen», ezta «gainerako klubak ere».

Hori dela eta, klubari ez dio zigorri ezarriko, eta epaia artxibatzea erabaki du. Gisa horretara, Igor Makazagaren taldeak ez ditu galduko lehen bi estropadetan lortutako 23 puntuak; Bilbon bigarren egin zuen, eta Donostian lehen postuan. Salatu duten bost klubek —Hondarribiak, Urdaibaik, Isuntzak, Zierbenak eta Santurtzik— bost eguneko epea izango dute helegiteak aurkezteko.

Ebazpen horretan, epaileak hau adierazten du: «Egindako frogatik ondorioztatzen da Donostiako klubak ez zuela fede txarrez jokatu edo, behintzat, ez zuela fede txarrez jardun». Zehaztu duenez, Kaiarribak «ez zuen zehaztu aurreko denboraldietan agertzen zenaz bestelako baldintzarik, eta arraunlariak berak ere ez du ezer berezirik adierazi»; beraz, argi utzi du «Donostiako Kluba ez dela saiatu TKEri engainatzen, ezta nahasten ere. Ez du jarduerarik egin arraunlaria harrobiko gisa izena emateko».

Beraz, TKEko Lehiaketako epailearen iritziz, «kasuaren aurrekariak kontuan hartuta, bidezkoa da prozedura zigorrik gabe amaitzea, hau da, hasitako espedientea artxibatzea».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Asteazkenean egindako finalaren aurkezpena. ©EUSKADIKO HERRI KIROL FEDERAZIOA

Gazteenak dira hautagairik behinenak

Jon Ander De la Hoz

Federazioaren aizkolari txapelketako finala jokatuko dute bihar, Bilbon. Iazko bost finalista berriz ariko dira; Basozabal da berria

Cody Gakpo aurrelari herbeheretarra, Hernan Galindez atezain ekuadortarra gainditu nahian, atzo, Dohako Khalifa jokatutako partidan. ©RUNGROJ YONGRIT / EFE

Erdibidean geratu dira

Julen Etxeberria

Herbehereek, Ekuadorrek eta Ingalaterrak lehenbiziko aukera galdu dute final-zortzirenak jokatzeko. Senegalek Qatarri irabazi dio, eta lehiatik at utzi du
 ©ALBERTO ESTEVEZ / EFE

Munduko Kopan lortu du oihartzuna

ZuriƱe Iglesias Sarasola

Herve Renard Saudi Arabiako hautatzaileak ospea irabazi du Munduko Kopan Argentinaren aurka irabazi ostean. Tituluak, ordea, Afrikako selekzioak zuzenduz lortu zituen aurretik.
Txirrindulariak, basamortuan barrena, 2010ean Qatarren jokatu zen emakumezkoen Itzulian. ©IAN LANGSDON / EFE

Tori dirua, eta itxi begiak

Julen Etxeberria

Hainbat herrialdek urteak daramatzate kirolaren bidez euren burua nazioartean zuritu nahian. Ekialde Hurbilekoak dira nagusi, eta, horien artean, Qatar.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...