Irigoienen auzia

Navarra Sumak Osasun Departamentuari egotzi dio maskarak «merkatu prezioa baino garestiago» erosi izana

Elma Saiz, Mikel Irujo eta Santos Indurain kontseilarien agerraldia eskatu du koalizio espainiazaleak

Navarra Sumaren legebiltzarkide taldea, Nafarroako Parlamentuan. IÑIGO URIZ / FOKU
Ion Orzaiz.
2022ko abuztuaren 29a
13:16
Entzun

Sodenako zuzendariaren kargugabetzeak eta CEN Nafarroako Enpresarien Elkargoarentzat erositako maskaren auziak ez du etenik. Gaur, agerraldia egin dute Cristina Ibarrola eta Marta Alvarez Navarra Sumako legebiltzarkideek. Salatu dute Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak FFP2 motako 560.000 maskara erosi zituela 2020ko udazkenean, «merkatuko prezioa baino askoz garestiago» [2,30 euro bakoitza], Sodena sozietate publikoak erositakoak biltegi batean gordeta zeuden bitartean.

Ibarrola eta Alvarezen ustez, erosketa horiek agerian utzi dute Nafarroako Gobernuaren «utzikeria, kontrolik eza eta inkonpetentzia», eta horrek guztiak «diru publikoaren galera» ekarri du. «2020ko udazkenean, Sodenak erositako maskarak biltegi batean gordeak zituzten bitartean, Osasunbideak maskara gehiago erosi zituen, merkatu preziotik gora», esan du Ibarrolak. «Gobernu honen irudiko, diru publikoa ez da inorena, eta eskura daukate, nahieran erabiltzeko».

Hori dela eta, hiru kontseilariren agerraldia eskatu du Navarra Sumak parlamentuan: Ekonomia eta Ogasun kontseilari Elma Saizena, Garapen Ekonomikoko kontseilari Mikel Irujorena; eta Osasun kontseilari Santos Indurainena. «Ikertzen eta galdetzen segituko dugu, erantzukizunean exijentzia muturreraino eraman nahi baitugu», esan du Alvarezek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.