Indarkeria matxista

Gizon bat preso sartu dute igandean Bilbon salatu zen bortxaketa egotzita

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, sexu erasoa egotzi diote, eta polizia etxean izan dute lehenik. Epaileak arratsalde honetan agindu du preso sartzeko.

arantxa iraola
2022ko abuztuaren 31
10:49
Entzun

Igande goizaldean, andre batek sexu eraso bat salatu zuen. Bilbon izan zen. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldutako informazioaren arabera, Bilboko Aste Nagusiaren hondarrean gertatu zen erasoa, Alde Zaharrean. Datu gutxi zabaldu dira orain arte bortxaketa horren inguruan, baina gaur jakin da atxilotuta daukatela gizon bat sexu erasoaren egilea izatea egotzita. Aditzera eman dutenez, atzo iluntzean atxilotu zuten. Polizia Etxean izan dute geroztik, eta epaileak arratsalde honetan agindu du preso sartzeko.

Festetan indarkeria matxistarekin loturiko erasoak gaitzeste aldera, ehunka lagunek protesta egin zuten larunbatean hirian, bigarrenez astebetean. «Inolako erasorik gabeko» Aste Nagusi bat aldarrikatu zuten, Arriaga antzokiaren parean. Ordea, Jaurlaritzak berriki jakinarazitakoa ez ezik, eraso gehiago ere izan dira jaietan. Ertzaintzak bi ikerketa ditu martxan Aste Nagusiko sexu erasoekin loturik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.