Indarkeria matxista

Bilboko Aste Nagusiko azken egunean izandako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza

Eusko Jaurlaritzaren arabera, festen hondarrean gertatu zen erasoa, igandean, Marijaiaren erreketaren ondotik. Ertzaintzak bi ikerketa ditu martxan Aste Nagusiko sexu erasoekin loturik.

Indarkeria matxistaren kontra Bilboko Aste Nagusian eginiko manifestazioa. MONIKA DEL VALLE, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko abuztuaren 30a
08:42
Entzun

Bilboko Aste Nagusian sexu erasoekin lotutako beste salaketa bat izan dela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Zehazki, plazaratutako informazioaren arabera, igandean gertatu zen erasoa, festen azken egunean.

Oraingoz, Jaurlaritzak apenas argitaratu duen salaketarekin loturiko informaziorik. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Ikusi gehiago: Erasoen aurkako giza katea egin dute Bilbon

Festek iraun bitartean indarkeria matxistarekin loturiko erasoak gaitzeste aldera, ehunka lagunek protesta egin zuten larunbatean hirian, bigarrenez astebetean. «Inolako erasorik gabeko» Aste Nagusi bat aldarrikatu zuten, Arriaga antzokiaren parean. Ordea, Jaurlaritzak berriki jakinarazitakoa ez ezik, eraso gehiago ere izan dira jaietan.

Ikusi gehiago: Bilboko Aste Nagusian salatu duten sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.