Batasunaren Pribilegioa

Mai Garde eta Oier Sanjurjo Osasunako kapitain ohiek jasoko dute Iruñeko Zapia

Iruñeko udalbatzak aho batez hartu du erabakia. Irailaren 8an emanen diete saria, udaletxean.

Iker Tubia.
2022ko abuztuaren 31
13:02
Entzun

Futbola sarituko du berriz ere Iruñeko Udalak, Mai Garde eta Oier Sanjurjo futbol jokalariei omenaldia eginez. Irailaren 8an Iruñeko Zapia jasoko dute iazko denboraldira arte Osasunako lehen taldeetako kapitain izandakoek. Gaur eman dute udalbatzak aho batez hartutako erabakiaren berri. «Haien lana, sakrifizioa eta nekaezintasuna» azpimarratu dituzte udalbatzako kideek, baita «gizarte gaietan» izan duten «parte hartzea» ere: «Modu horretan, gure hiriko haur askoren eredu izan dira eta izanen dira, balio positiboen erreferentetzat baitauzkate».

Biek uda honetan utzi diote Osasunako kapitain izateari. Saria heldu den astean jasoko dute, ostegunean, 12:00etan. Iruñeko udaletxeko harrera gelan izanen da ekitaldia, eta zapiaz gainera, Burguen Batasuna irudikatzen duen eskultura bana emanen die alkateak. Egun horretan Batasunaren Pribilegioa ospatzen dute Nafarroako hiriburuan, eta 2016tik sari hori ematen du udalak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.