Irailaren 26an itzuliko da Egunean Behin jokoa

Hamargarren denboraldiaren atarian, hainbat sorpresa egongo direla iragarri dute jokoaren sortzaileek

Codesyntax enpresak garatutako 'Egunean behin' jolasa. BERRIA
ane insausti barandiaran
2022ko irailaren 1a
13:20
Entzun

Amaitu da itxaronaldia: Egunean Behin jokoa martxan izango da berriro ere irailaren 26tik aurrera. Hamargarren denboraldia izango da, eta «berriztuta eta itxuraldatuta» itzuliko dela adierazi du CodeSyntaxek, «atseden pixka bat luzexeagoa» egin ondoren.

Apirilaren 10ean amaitu zuten bederatzigarren denboraldia, eta 60.000 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten asteroko testetan. Gainera, hiru aldiz, finala telebistan jokatu zuten, zuzenean, eta Korrikaren amaierako festan ere partida bat antolatu zuten.

Maiatzean prest zeuden hamargarren denboraldiari ekiteko, orduan ateratako oharrean azaldu zutenez, baina nahiago izan dute atsedena apur bat luzatu, eta aplikazioari berrikuntza batzuk egin ondoren lehiaketa «berpiztu».

Berbaxerka, BERRIAn

Egunean Behin-ekin batera, Berbaxerka da azken urteetan sortu diren jokoetariko bat. BERRIAren webgunean dago bertan jokatzeko aukera: Berria.eus/berbaxerka helbidean. Ausazko zazpi hizkirekin hitzak topatzea da erronka. 2022ko urtarrilaren hasieran euskarara ekarri zuten Marc Font informatikariak eta Gorka Salces irakasleak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.