Futbola

Bayern Munich egokitu zaio Realari Txapeldunen Ligako atarikoan

Joanekoa etxean jokatuko du Natalia Arroyoren taldeak, irailaren 20-21ean; itzulerakoa astebete geroago Alemanian.

ainara arratibel gascon
2022ko irailaren 1a
13:31
Entzun

Realak badaki jada zein kontrario izango duen aurrean Txapeldunen Ligako atariko kanporaketan: Bayern Munich. Talde txuri-urdinak etxean jokatuko du joaneko partida, irailaren 20-21ean, eta itzulerakoa irailaren 27-28an Alemanian. Natalia Arroyoren taldeak estreinakoz jokatuko du txapelketa, eta kanporaketa hau gaindituz gero multzo fasean izango da talde txuri-urdina.

Alemaniako liga Europako indartsuenetakoa da, eta Bayern Munich bigarren geratu zen aurreko denboraldian ligan. Duela bi urte, berriz, irabazi egin zuen garaikurra. 20014-215 eta 205-2016 denboraldietan ere irabazi zuen.Txapeldunen ligan ere ez du ibilbide makala egin. 2019-2020 denboraldian Lyonek kanporatu zuen final-laurdenetan, 2020-2021 denboraldian Chelseak finalerdietan eta aurreko sasoian PSG-k final-laurdenetan.

Realak bezala atariko kanporaketa honetan ekingo dio Alemaniako taldeak txapelketari. James Scheuer da taldeko entrenatzailea, eta Wolfsborgen atzetik ligako talderik indartsuena da. Kontuan izan behar da Lina Magull, Lea Schuller, Sydney Lohmann, Linda Dallmann eta Klara Bühl jokalariek uztailean jokatu zen Eurokopa jokatu zutela Alemaniarekin, eta finalera iritsi zirela. Bertan Ingalaterraren kontra galdu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.