ZIUtik atera da Santorinin jipoitu zuten beasaindarra

Abuztuaren 11n ospitaleratu zuten. Lau lagun atxilotu zituzten erasoarekin lotuta.

Atenasko ospitalea, artxiboko irudi batean. PANTELIS SAITAS / EFE
2022ko irailaren 1a
17:02
Entzun

Santorini uhartean (Grezia) larri zauritu zuten Beasaingo (Gipuzkoa) bizilaguna ZIU zainketa intentsiboetako unitatetik atera da. Abuztuaren 11n, lagunekin oporretan zegoela, eraso egin zioten hainbat lagunek, lapurreta egiteko; bakarrik zegoen eraso ziotenean. Atenasen ospitaleratu zuten, oso larri.

Gazteak hogei egun inguru egin ditu zainketa intentsiboetako unitatean, baina, Leire Artola Beasaingo alkateak EITBri adierazi dionez, haren egoerak hobera egin du; asteartean atera zuten zainketa intentsiboetako unitatetik. Halere, ez dute jakinarazi noiz itzuli ahal izango den Euskal Herrira.

Poliziak 16 eta 19 urte arteko lau lagun atxilotu zituen erasoarekin lotuta, hotel batean. Greziako hainbat hedabidek zabaldu zutenez, kamera batzuek grabatutako irudiei esker identifikatu zituzten. 500 euro eta hiru telefono atzeman zizkien Poliziak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.