Kanada

Gutxienez hamar lagun hil dituzte Kanadan, labana sartuta

Erasoak erdialdeko Saskatchewan probintzian izan dira, eta hamabost pertsona ere zauritu dituzte. Poliziak ustezko bi erasotzaileak identifikatu ditu, baina desagertuta daude.

Bi susmagarriak. KANADAKO POLIZIA
2022ko irailaren 5a
11:49
Entzun

Gutxienez hamar lagun hil eta hamabost zauritu zituzten atzo Kanada erdialdeko Saskatchewan probintzian, labana sartuta. Hamahiru tokitan egin zituzten erasoak, Poliziak jakinarazi zuenez: «Ikerketaren fase honetan, uste dugu biktimetako batzuk helburu zituztela, eta beste batzuei ausaz egin zietela eraso».

Segurtasun indarren arabera, azken hamarkadetan Kanadan izandako erasorik larrienen artean hirugarrena da atzokoa. Ustezko bi erasotzaileak identifikatu dituzte jada, baina desagertuta daude, eta poliziak horien bila ari dira; uste dute Cree James Smith aborigenen eremuan daudela, hilketa gehienak han izan baitira.

Justin Trudeau herrialdeko lehen ministroarentzat, erasoak «ikaragarriak eta erdiragarriak» izan dira, eta, Saskatchewango gobernuburu Scott Moeren iritziz, «ez dago hitzik mina egoki deskribatzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.