Albistea entzun

Futbola

Luis Mari Elustondo Euskadiko Federazioko presidente ohia hil da

75 urte zituen, eta iazko martxoan utzi zuen kargua. UEFAn eta FIFAn selekzioaren ofizialtasunaren eskaria bideratu zuen, nahiz eta ondoren bi erakundeek atzera bota zuten.

Luis Mari Elustondo Euskadiko Federazioko presidente ohia hil da
Luis Mari Elustondo Euskadiko Federazioko presidente ohia hil da Tamaina handiagoan ikusi

Ainara Arratibel Gascon -

2022ko irailak 6 09:24

Euskadiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez Luis Mari Elustondo zendu da, erakundeko presidente ohia. Erandion (Bizkaia) jaioa, bederatzi urte izan zen presidente: 2012tik 2021ra. Selekzioaren ofizialtasunaren eskaria UEFAren eta FIFAren aurrean bideratu zuen presidentea izan zen, nahiz eta eta gero atzera bota zuten. Iazko martxoan hartu zuen haren lekua Javier Landetak. 75 urterekin zendu da Elustondo.

Euskadiko Futbol Federazioak FIFAri eta UEFAri eskubide osoko kide moduan onartua izatea eskatzea erabaki zuen 2018ko abenduaren 13an, 44 bozetatik 43 aldekoak izan ziren bileran. «Baiezkoak irabaztea espero
nuen, baina ez hain modu garbian. Federazioko kideek argi utzi dute eskaera egin nahi diotela UEFAri eta FIFAri», adierazi zuen batzarraren amaieran Elustondok. Handik bi urtera bete zuen agindua., Eusko Jaurlaritzarekin batera. Hori egiten aritu ziren Elustondo bera, eta Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria. Eskariak "bideragarritasun legala" zuela berretsi zuten aurkeztutako agirian, eta "alde guztiekin adostutako integrazioa gauzatzeko borondatearekin" eginda zegoela.

Elustondo beti agertu zen bide horren alde. Ofizialtasunarena "mantso, akordioekin eta armonia onean" egin beharreko zerbait dela zioen. "Lortuz gero euskal zaleen pozerako izango da". Baina argi esan zuen. "Gu ez gara sekula pankarta eta oihu batekin aterako". Kargua uzterakoan hurrengo zuzendaritzak egin beharko lana izango zela berretsi zuen. Baina UEFAk eta FIFAk atzera bota zuten eskaria iazko udan.

Selekzioaren izendapenaren arira jokalariekin izandako desadostasunen ostean, Elustondo presidente zela partidak berreskuratu ziren, eta FIFA datetan jokatu zen horietako bat. Gizonezkoen selekzioaren azken partida Costa Ricaren aurka izan zen, Eibarren jokatu zen, 2020ko azaroan, eta Elustondo oraindik presidente zen. Emakumezkoenak iaz jokatu zuen hiruko torneo bat Venezuelaren eta Argentinaren kontra, eta irabazi egin zuen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jonas Vingegaard iaz, Euskal Herriko Itzuliko azken etapan, Arraten. ©JUAN HERRERO / EFE

Vingegaard izar nagusia Itzulian

Beñat Mujika Telleria

Frantziako Tourreko garailea Euskal Herriko errepideetan izango da. Daniel Felipe Martinez iazko txapelduna ere lehian izango da. Lasterketa apirilaren 3tik 8ra jokatuko da

Meriem Ezbida Zuazoko atezaina, atzo, entrenamendua hasi aurretik. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Buruari partida irabazi nahian

Iñigo Lasa

Zuazo eskubaloi taldea bolada txarrean da, eta Meriem Ezbida atezainak onartu du «psikologikoki nekatuta» dagoela taldea. Gaur Valladoliden jokatuko dute (19:15).

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Pizgarri ederra da aspaldiko lagun batekin txapeldun izaten saiatzea»

Julen Etxeberria

«Gustuko tokian» daudela dio Altunak: hark eta Tolosak finala jokatuko dute igandean Bilbon, Elordiri eta Zabaletari irabazten badiete. «Txapelketa biribila» egin dutela dio, eta argi utzi du inola ere ez litzatekeela porrota izango finaletik kanpo geratzea.
Sebastian Coe World Athleticseko presidentea, iaz. ©Erik S. Lesser / EFE

Munduko Atletismo Federazioak debekatu egin die emakume transei nazioarteko lehiaketetan parte hartzea

Julen Otaegi Leonet

Emakumezkoen lehiaketak «babesteko» erabakia dela dio Sebastian Coe federazioko presidenteak; emakume transek zein sexu garapen desberdina duten kirolariak ezingo dute lehiatu nazioartean baldintza batzuk bete ezean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.