Lander Martinezek koordinatuko du Yolanda Diazen Sumar plataforma aurkezteko bira

Bilbon aurkeztuko dute, bihar.

Lander Martinez, 2020an. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2022ko irailaren 8a
13:17
Entzun

Sumar egitasmoaren aurkezpen bira egiten ari da Yolanda Diaz, Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordea eta Enplegu ministroa. Bilboko Uribarri auzoan aurkeztuko du egitasmoa, bihar. Lander Martinezek, Elkarrekin Podemoseko idazkari ohiak koordinatuko du aurkezpen bira. 2020aren otsailean utzi zuen Podemoseko kargua, eta ordutik Diazekin elkarlanean ari da.

Plataformaren helburua da PSOE alderdiaren ezkerrean geratzen diren sektoreak bildu, eta espazio politiko bat sortzea marka horren azpian. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Podemoseko buru nagusiek babesa helarazi diote Diazen proiektuari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.