Albistea entzun

Arrauna

Hondarribiak irabazi du Bermeon, eta Eusko Label liga estutu

Azkeneko luzearen bigarren erdian 11 segundo jan dizkio Urdaibairi. Bi puntura jarri da liderrarekiko, eta bihar, erlojuaren aurka jokatuko dute azkeneko estropada, Portugaleten.

FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Manterola Garate -

2022ko irailak 17

Hondarribia Urdaibai liderraren etxean sartu da, eta bandera atera du bertatik. Bermeon nagusitu da Eusko Label ligako azken-aurreko jardunaldian, eta bi puntu baino ez ditu orain alde Urdaibaik gaurko irabazlearekiko. Horrek esan nahi du, araudiari jarraituz, bihar erlojuaren aurka jokatu beharko dute lehiaketako azkeneko estropada, Portugaleten. Horrela ari beharko dute zortzi taldeek.

Eroa izan da gaurko azkeneko txanda. Brankaz, Hondarribia hobeto moldatu da lehen kaletik, baina Urdaibai atzean utzi gabe. Poparean, bigarren luzean, etxeko taldeak irauli egin du txanda, bederatzigarren minututik balizara arteko tartea olatu baten gainean eginda. Hirugarren luzeari aurretik ekin dio, hortaz, etxeko taldeak, baina hutsa, gainean zuelako Hondarribia. Atzetik Donostiarrak nahi zuen aurreko biengana gerturatu, baina ezin. Atzerago zetorren Orio, hasiera-hasieratik.

Hirugarren ziabogara batera heldu dira bi indartsuenak (15.41). Baina azkarrago atera da Urdaibai, eta minutu eta erdian lau-bost-sei segundora ere handitu du Hondarribiarekiko tartea. Itsasoa nahasia zegoen, traineruak astintzen zituzten olatuak, eta ontziak ondo gobernatzen eta nibelatuta ekartzen lanak zituzten patroiek.

Azkeneko luzearen erdian are gehiago erotu da txanda. Hondarribiak bigarren kalera egin du lehendabizikotik edo zerotik. Urdaibai ere bigarrenera joan da, hirugarrenetik. Gero eta gertuago zeuden. Palak urruti ez batzuenak eta besteenak. Epailea presaka batean azaldu da, imintzioka, bere onetik aterata, haserre. Bi taldeei atera die bandera zuria. Baina orduan gertatu da gertatu behar ez duena inoiz: epailearen motordun ontzia abiadura bizian joan da aurrera, bi traineruen artera. Urdaibairen aldera gehiegi gerturatu da, eta abiadura jaistea eta olatuak bermeotarrei botatzea dena bat izan da. Ia jo ditu ontziarekin etxeko taldearen istriborreko arraunlarien arraunak. Urdaibaik orduan ababorrera egin du, zakar, eta hantxe egin dio ospa Hondarribiak. 19.minutuan, segundoa aurretik zen Hondarribia. Epaileak bandera urdina atera dio, baina ez dio arretatik kendu eskifaiari. Bi, hiru, lau eta azkenean bost segundora ere igo du aldea. 5,88 segundogatik irabazi du bandera Hondarribiak liderraren etxean. Alderantzizkoa gertatu zen gipuzkoarren estropadan.

Hirugarren Donostiarrak egin du txandan eta estropadan. Zierbena, lehen txandako garailea, laugarren izan da. Bosgarren Getariak egin du, lehen txandako bigarrenak. Seigarren Cabo izan da, txanda horretako hirugarrena. Zazpigarren lekua Oriorentzat izan da, azkena egin eta gero bigarren txandan. Zortzigarren Kaikuk egin du, lehen txandako azkenak.

Hondarribiak zortzigarren jardunaldia irabazi du gaur ligan, eta sei ditu Urdaibaik. Horretan, behintzat, ez dute berdinduta amaituko bihar, eta erabakigarria izango da ligako irabazlea zehazteko puntutan berdinduta amaituko balute: liga Hondarribiara joango litzateke.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Paris 365 futbol taldeko kideak, sanduzelai peñaren aurkako partida hasi baino lehen. ©Idoia Zabaleta / Foku

Futbolaren poeta paristarrak

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Iruñeko Paris 365 jantoki sozialaren zenbait erabiltzailek futbol talde bat osatu dute, zelaian eta handik at eragiteko asmoz. Karrika izan dute anitzek etxe, baloia jotzeko oinetakoak jantzi dituzten arte. Kirolak helduleku bat eskaini die aurrera egiteko bidean.

Kilian Mbappe, gaur sartu duen bi goletako bat ospatzen. ©Georgi Licovski / EFE

Frantzia eta Ingalaterra, final laurdenetara

Paulo Ostolaza

Mbapperen bi golekin, Frantzia nagusitasunez gailendu zaio Poloniari (3-1). Ingalaterrak ere aise hartu du mendean Senegal (3-0).

Mikel Urrutikoetxea, gaur, Bilbon. ©Aritz Loiola / Foku

Garaipen garrantzitsua lortu dute Urrutikoetxeak eta Albisuk

Berria

Markagailua irauli, eta mendean hartu dituzte Laso eta Imaz. Urrutikoetxea izan da partidako onena.

Lionel Messi eta Julian Alvarez, Argentinaren lehen gola ospatzen. Biek sartu zituzten argentinarren golak. ©A. ESTEVEZ / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.