Albistea entzun

Iran

Istiluak izan dira Iranen, buruko zapia gaizki jarria zuelako atxilotu zuten emakume baten heriotza dela eta

Milaka lagunek lau egun daramatzate protestan Irango hainbat hiritan. 22 urte zituen Mahsa Aminik, eta ostiralean hil zen.

Irango egunkari batzuen azalak, atzo, Aminiren argazkiarekin.
Irango egunkari batzuen azalak, atzo, Aminiren argazkiarekin. ABEDIN TAHERKENAREH / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2022ko irailak 19

Irango Poliziak asteartean atxilotu zuen Mahsa Amini 22 urteko gaztea. Arrazoia, buruko zapia «gaizki jarria» zuela. Egun hartan bertan bihotzeko bat izan zuen Aminik, Teherango komisaria batean, eta ostiralean hil zen, ospitalean. Ordutik, milaka lagunek lau egun daramatzate protestan Irango hainbat hiritan, eta istiluak izan dituzte Poliziarekin.

Protestak Teherango hainbat unibertsitatetan hasi ziren, eta, ondoren, Kurdistanera zabaldu ziren. Hangoa zen Amini, Saghez hirikoa, eta larunbatean egin zioten hileta jaioterrian. Poliziak dozenaka pertsona atxilotu ditu protestetan, eta negar gasa ere erabili du manifestariak sakabanatzeko.

Iranen, legeak emakumezko guztiak derrigortzen ditu buruko zapia janztera 1979tik. Amini Moralaren Polizia deitutakoak atxilotu zuen, eta komisariara eraman zuten, ustez ordubete irauten duen «berreziketa» baterako. Ordu batzuk geroago eraman zuten erietxera, koman.

Gobernu ultrakontserbadorea

Poliziaren arabera, bihotzeko bat izan zuen Aminik, eta bideo bat ere zabaldu zuen bertsio hori zilegitzeko. Hartan, emakume bat ikusten da lurrera erortzen, bat-batean, polizia batekin hizketan ari dela. Aminiren familiak, ordea, ez du baieztatu bideoan agertzen dena hildakoa denik. Gurasoek argi utzi dute ez zuela gaixotasunik atxilotu aurretik.

Hossein Rahimik, Teherango poliziaburuak, gaur goizean esan du «zorigaitzeko gertakari bat» izan dela Aminirena, emakumeari ez zizkiotela tratu txarrak eman, eta ez zutela jo.

Ebrahim Raisi Irango presidenteak, berriz, adierazi du ikerketa zabaldu dutela zer gertatu den argitzeko. Raisiren gobernua ultrakontserbadorea da, eta, azken hilabeteetan, indartu egin du emakumeen janzkeraren gaineko kontrola.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Indonesiako zigor kodearen erreformaren kontrako protesta bat, atzo, herrialdeko parlamentuaren parean, Yakartan. ©MAST IRHAM, EFE

Ezkontzatik kanpoko sexu harremanak zigortuko ditu Indonesiak urtebeteko espetxearekin

Gorka Berasategi Otamendi

Parlamentuak zigor kodea moldatzea onartu du gaur. Erreformaren bidez, debekatu egin du apostasia, agintariak iraintzea eta aurrez abisurik eman gabe protesta egitea.

Raphael Warnock hautagai demokrata, iragan ostiralean egindako mitin batean, Savannah hirian (AEB). Botoen %49,48 bildu zituen lehen itzulian. ©JIM LO SCALZO / EFE

Demokratek arnasa gehiago nahi dute

Urtzi Urrutikoetxea

Senaturako hauteskundeen bigarren itzulia egingo dute gaur AEBetako Georgia estatuan. Demokratek irabaziz gero, bi aulkiren aldea izango lukete, eta maniobratzeko tarte handiagoa

Deforestazioaren aurkako araudia adostu dute Europar Kontseiluak eta europarlamentuak

Gorka Berasategi Otamendi

Egitasmoaren helburua da baso suntsitzearekin lotutako salgaiak Europako Batasunaren merkatutik kanporatzea. Produktu jakin batzuk merkaturatzen dituzten enpresek ziurtatu beharko dute beren ekoizpen kateek ez duela deforestaziorik eragiten.

Hainbat sudandar, herrialdeko armadaren aurkako protestan, ekainaren 3an, Khartum hiriburuan. ©ELA YOKES / EFE

Sudango krisi politikoa gainditzeko akordioa sinatu dute junta militarrak eta oposizioak

Mikel O. Iribar

Hitzarmenaren helburuak dira «gobernu zibila» osatzea eta bi urteko epean bozak egitea. Parlamentuko eserlekuen %40 emakumeek beteko dituzte. Estatuko hainbat eragilek itunaren aurkako protestara deitu dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...