Albistea entzun

Erraldoiak

Braulia erraldoiaren dantza, haurren izu

Herritarrak hunkitu ditu azken egunotan Iruñerrian zabaldutako bideo batek: irudiotan, Iruñeko Braulia erraldoiaren dantza, lau begi gazte balkoian, eta ate danbateko bat, izuaren izuz.

Iruñeko Braulia erraldoia Udaletxe plazan dantzan, 2019ko irudi batean.
Iruñeko Braulia erraldoia Udaletxe plazan dantzan, 2019ko irudi batean. Jagoba Mantero/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko irailak 27

Sarri esana da iruindarren artean: San Fermin Txiki festek deus gutxi dute txikitik. Aurten, bi urteko etenaren ondotik, hiriko karrikak izan dira horren lekuko. Jai giroak hartu zituen Iruñeko txokoak; plazak eta kale bazterrak, taberna eta balkoiak. Eta festa berriz izan zen handi. Gonbidatuak ere bai: hutsik egin gabe, dantzara atera ziren erraldoiak, Braulia tartean. Erregina amerikarra da erraldoirik mugituena Iruñean, eta berebizikoa da jendearengan pizten duen zirrara. Zirrara bai, dantza gogoa ere bai, baina baita izua ere, inoiz. Sarean zabaldutako bideo batek bistan utzi du hori.

Une hartantxe, Ikusi mendizaleak adi zitekeen erraldoien dantza artean, eta bi haurrek balkoitik izan zuten aditu eta ikusteko aukera. Erne-erne egin zioten so Braulia erraldoiari. Hasieran, baita haren erritmo berean hankak astindu ere. Ordea, lasaitasunak ez zien luze iraun haurrei. Haiengana hurbildu zen Braulia, umeen erreakzioa espero gabe segur aski. Bi haurrek ziztuan egin zuten atzera, beldurrez, eta ate danbatekoz itxi zuten balkoiko atea. Ez zuten pentsatuko erregina kariño bila zihoanik haiengana.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Gaizka Izagirre, Beñat Rodriguez eta Rakel Arenaza 'Raitx'. ©Andoni Cellada / Foku

Beste 100 kanta marraztu ditu Olrait Studiok

Urtzi Urkizu

Kantu eskukadak II liburua argitaratu dute Gaztezulo aldizkariak eta Olrait Estudiok. Badok-ek ere babestu du proiektua, playlista sortuz.

Larra-Belagua eski estazioa ©Larra-Belagua

Iritsi da eski denboraldia

Isabel Jaurena

Larra-Belagua eta Arette eski estazioak bisitariak hartzeko prest egonen dira bihartik aurrera.

Mahai inguruko partaideak, atzo, EHUren Leioako campusean. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Euskararen xehetasunak

Amaia Igartua Aristondo

EHUko irakasleak dira, atzerritarrak, eta helduaroan euskaldunduak, lanagatik besteak beste. Euskara ikastearen esperientzia xehatu dute EHUk antolatutako solasaldi batean.
Joseba Ezkurdia eta Jokin Altuna, Lau eta Erdiko Txapelketako finalean, azaroaren 20an. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

ETB2k %7,7ko ikusle kuota izan du azaroan, 2019ko udatik txikiena

Urtzi Urkizu

ETB1ek %1,9ko batezbestekoa du; lau eta erdiko finalak %24,5eko ikusle kuota lortu zuen

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...