Albistea entzun

Funtzio Publikoa

Jaurlaritzak bete egingo du Madrilen igoera langile publikoentzat: %2,5

Nafarroako Gobernua %3ko soldata igoerarekin ari da prestatzen aurrekontuak. ELAk eta LABek
ez dute onartzen Espainiako Gobernuaren «murrizketa» eta Hegoaldeko gobernuen «antzerkia»

Argazkian Pedro Azpiazu, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran.
Argazkian Pedro Azpiazu, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Iztueta Olano - Xabier Martin -

2022ko irailak 28

Hegoaldeko langile publikoek erosteko ahalmena galduko dute aurten ere. Sindikatuek jakinarazi dute langile publikoen lansaria %2,5 igo nahi duela Espainiako Gobernuak datorren urtean, eta, 2010etik Madrilek finkatzen duenez Espainiako Estatuko administrazio guztietako langile publikoen soldata igoera, Hego Euskal Herrikoek ere igoera hori bera izango lukete.

Espainiako Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak proposatu du 2022an egin zuen %2ko igoera beste %1,5ekoarekin osatzea; 2023an lansariak %2,5 igotzea, eta, 2024an, %2. Horrez gain, 35 orduko lanaldian sakontzeko aukera eskaini die langileen ordezkariei, eta baita «barne promoziorakoa eta mugikortasunerako hobekuntzak» ere. Hala azaldu dute CSIF, UGT eta CCOO sindikatuek, iluntzean, alorreko ministerioarekin batzartu ondoren. Gaur berriro elkartuko dira negoziatzen jarraitzeko, baina exekutiboak ezarri du jadanik negoziazio horretarako oinarri nagusia.

Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ogasun sailburuak iragarri du «Madrilen agindua» beteko duela, eta Nafarroako Gobernuak, berriz, %3ko igoerarekin ari dela prestatzen aurrekontuak. Baina espero da Iruñea ere Madrilen adosten den kopurura batzea, azkenerako.
Aurten, %2ko igoera ezarri zien langile publikoei Pedro Sanchezen gobernuak, eta, Hegoaldean, %4,4ko erosteko ahalmena galdu zuten funtzionarioek, urte arteko KPIa %6,4koa izan baitzen. Ikusteko dago zenbatekoa izango den datorren urteko galera, baina gaur-gaurkoz %10,4koa da inflazioa, eta, urte amaierako zerbait apalduko dela espero den arren, erosteko ahalmen esanguratsua galduko dute langile publikoek atzera %2,5eko igoera horrekin; baita aurten %1,5eko osagarria jasotzen badute ere. Atzera eraginez jasoko litzateke igoera hori, ordain bakar batean.

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 160.000 langile publiko ingururi eragingo die neurriak, eta horiei gehitu behar zaizkie elkarte publikoetako beste 40.000 langile inguru. Sindikatuek desadostasuna adierazi dute, eta ohartarazi dute «ez dutela onartzen halako erabakiak Madrilen hartzea».

KPIaren «etengabeko» igoera kontuan hartuta, ELAko kide Igor Eizagirrek ohartarazi du langileen erosahalmenak %20 egin dezakeela behera azken urteetan, proposatutako errefentzia onartuz gero. Halaber, «irmoki» salatu du Madrilen hartzen diren erabakiak «automatikoki Hego Euskal Herrian ezartzea». Haren ustez, «eusko alderdi politikoek negoziatu behar lituzkete» Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako langileen ordainsariak eta lan-baldintzak.

«Hemengo errealitatea»

Bide beretik, LABek salatu du horrelako erabakiak Madrilen hartu eta ondoren Euskal Herrian dekretuz ezartzea. Batetik, adierazi du «horrelako jokaerek urratu egiten dutela langile publikoek negoziazio kolektiborako duten eskubidea», eta, bestetik, zapuztu egiten duela «hemengo errealitateari lotutako zerbitzu publikoak antolatzeko aukera».

Gaineratu du «antzerki hutsa» izango direla datorren asteetako negoziazio eta mobilizazio posibleak, eta «iraingarritzat» jo du Madrilen hizpide den igoera: «Aurrekontuak berriro ere langile publikoon lepo koadratu nahi dituzte».

Eskaerak eskaera, Azpiazuk iragarri du ez dutela aldaketarik egingo: «Gehiago [igo] nahiko nuke, baina dagoena dago». Halaber, nabarmendu du Espainiako Gobernuaren eskuduntza dela langile publikoen soldatak eguneratzea

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Haize errotak Bretainiako kostaldean, Sant Nazertik gertu. ©STEPHANE MAHE / EFE

IEAren arabera, 2025erako berriztagarriak izango dira argindar iturri nagusia

Paulo Ostolaza

Nazioarteko Energia Agentziak kalkulatu duenez, argindar eskariak gora egingo du, Asiak bultzatuta. Iturri berriztagarriek eta nuklearrak aseko dute eskari berria

LAB sindikatuaren mobilzazioa, asteazken honetan ©Guillaume Fauveau

LABek pentsio sistema propioa aldarrikatu du

Berria

Manifestazioa egin du Hendaia eta Irun artean. Euskal Herriko alderdi politikoak deitu ditu Madrilen eta Parisen murrizketa gehiago ez onartzera. Frantziako sindikatu nagusiek beste mobilizazio egun bat antolatu dute hilaren 16rako.

Novaltiako eta Vulcanizados Zuloagako grebalariak protestan, Lan Ikuskaritzaren Bilboko egoitzaren atarian. ©ELA Bilbo

Enpresen «konplize» izatea egotzi diote Novaltiako eta Vulcanizados Zuloagako grebalariek Lan Ikuskaritzari

Iñaut Matauko Rada

Ikuskaritzaren egoitzaren atarian elkarretaratzea egin dute grebalariek. Greba eskubidea «etengabe» urratzen zaiela gogorarazi dute.

Zentral eoliko bat Yanchengen (Txina). 2025. urtean Txinarena izango da munduko energia eskariaren heren bat. ©ALEX PLAVEVSKI / EFE

Hiru urte barru berriztagarriak izango dira munduko argindar iturri nagusia

Paulo Ostolaza

Ikatza gaindituko dute, IEA Nazioarteko Energia Agentziaren arabera. Datozen hiru urteetako eskariaren igoera ere energia berriztagarriekin eta nuklearrarekin aseko da ia erabat.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...