Enpresak

Elon Muskek Twitter erosteko asmoa erakutsi du berriro

Uztailean bertan behera utzi zuen sare sozialaren erosketa, baina iritzia aldatu du, 'Bloomerg' atariak argitaratu duenez. Hasierako eskaintza bera egin du: 44.000 milioi dolar.

jarraia219049.jpg
Julen Otaegi Leonet.
2022ko urriaren 4a
19:31
Entzun

Kontratua sinatu zuen, baita hura eten ere. Gorabeheratsua izan da Twitter sare sozialaren erosketa Elon Musken partetik —munduko pertsonarik aberatsena da, eta Tesla enpresaren sortzaile eta buru—. Uztaileko erabakiaz damutu da Musk, eta Twitter erosteko asmoa erakutsi du berriro, Bloomerg atari digitalak jakinarazi duenez.

Eta lehenbizikoan eskainitakoa pagatuz erosi nahi du: akzio bakoitzeko 54,20 dolar. Hau da, Twitter 44.000 milioi dolarren truke eskuratu asmo du (39.803 milioi dolar, hain zuzen). Eskaintzaz berri izan bezain laster, Twitterren akzioek %18 egin dute gora.

Apirilaren hasieran, Twitterren akzioen %9 erosiak zituen Muskek. Hilabetea amaitu aurretik, sare soziala bere esku zuen, 44.000 milioi dolarren truke (39.803 milioi euro). Uztailean atzera egin zuen, argudiaturik Twitter ez zela betetzen ari kontratuan jasotako baldintzak. Hainbat aldiz eskatu zion Teslaren buruak sare sozialeko kontu faltsuen informazioa, baita horiek zenbatzea eta bertan behera uzteko modua topatzea ere. Garesti atera zitzaion erosketa ez egitea: kontratuan jasota zegoen 987 milioi euro ordaindu behar zirela bi aldeetako batek kontratua bertan behera utziz gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.